Labrit pilotalekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Labrit pilotalekua''' [[Iruñe]]ko [[pilotaleku]] nagusia da. Izena kokapenarengatik datorkio, Juan Labrit kalean baitago (Jean d'Albret, Nafarroako errege). Azken urteotan [[Julian Retegi]] izena eman nahi zioten zenbait zurrumurru zabaldu dira.
 
[[1952]]an eraikia, maila altuenetako frontoien artean ez da oso handia, luzera 36 m baitu, pala motzean eta eskuz pilotan aritzeko egokia. Berriki ([[2008]]tik aitzina) erremonte partidak ere izan dira. [[2002]]ko Munduko Pilota Txapelketarako berritu zuten pilotalekua, eta, nahiz eta edukiera zertxobait murriztu, 1.200 lagunentzako tokia du. Ordura arte, pilotalekua zuria zen, eta lurzorua Portland zimenduzkoa, fina eta azkarra. [[1986]]an ere berritua izan zen.
 
[[Iruñeko udala]] da jabea, Nafarroako Pilota Federazioak kudeatu arren. Pilota enpresa eta kluben entrenamendu eta norgehiagoka andana egiten dira Labriten. Halaber, udalak eratutako hainbat kirol zein kultura-ekitaldi ospatzen dira noizean behin.