«Isaac Bashevis Singer»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Ibsinger.jpg fitxategia kendu da, Fastily wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
 
t (Ibsinger.jpg fitxategia kendu da, Fastily wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.)
 
[[Fitxategi:Ibsinger.jpg|thumb|alt=|Isaac Bashevis Singer]]
Estatu Batuetako idazlea, judu-poloniar jatorrikoa (Radzymin, Varsovia ondoan, 1904 - Surfside, Florida, 1991). Rabi leinukoa zen; haurtzaroa Varsovian eman zuen eta bertako rabi eskolan ikasi zuen. 1935ean Estatu Batuetara joan zen eta kazetari gisa lan egin zuen New Yorkeko prentsa juduan. Eleberriak lehenbizi ''yiddish'' hizkuntzaz idatzi zituen eta gero ingelesera bihurtu ziren, egilearen laguntzarekin. Varsovian gaztetan bizi izandako giroa, judu auzo pobreena, eta New Yorken emigranteek aurkitu zituzten arazoak dira Singerren eleberrietako eta ipuinetako gaiak.