Geiger-Marsden saiakuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[Irudi:Rutherford gold foil experiment results.svg|right|200px|thumb|''Goian:'' Rutherford eta abar espero zituzten emaitzak: alfa partikulak atomoan zehar erraz pasatzen dira.<br />
''Behian:'' Lortutako emaitzak: hainbat partikulak zerbaiten kontra joko balute bezala desbideratzen ziren. Jotako objektua atomoaren nukleoa izan behar zela burutu zuen Rutherfordek.]]
Urre xafla saiakuntza edo Rutherford saiakuntza [[1909]]an [[Ernest Rutherford]]en begiradapean [[Hans Geiger]] eta [[Ernest Marsden]]ek egindako saiakuntza da, Manchester unibertsitateako fisika laborategian. Rutherfordek aurrez aurkitutako [[alfa izpiak]] urrezko xafla mehe baten aurka jaurtiki zituzten eta aurkitutako emaitzak [[Thomsonen eredu atomiko]]arekin bukatu eta atomoaren egitura berrazaltzeko beharra sortu zuten, [[Bohren eredu atomiko]]a.
 
= Saiakuntza =
Geiger eta Marsedenek alfa izpien desbideraketa nehurtuko zuten saikuntza hau egin zuten. Alfa izpiak masa eta abiadura haundiko partikulez daude osatuta eta radio bromidio gasaz betetako tubo batetik ateratzen zituzten. Urre xaflaren kontra egiterakoan, Thomsoenen eredu atomikoa jarraituz, alfa izpiak atomoaren zehar pasatu behar zuten, gradu pare bat desbideratuz. Pantaila fluoreszente baten bidez desbideraketa honen zenbatekoa nehurtu zezaketen, ahalmen gutxiko mikroskopio bat erabiliz. Saiakuntzak Geiger eta Marseden gela ilun batean ordu asko igarotzera behartu zituen, alfa izpiak zink sufrezko pantailan egiten zituzten distira txikien bila.
 
Urreaz gain, hainbat metal erabili zituzten, aluminioa, burdina eta beruna esaterako. Xaflaren lodiera ere aldatu egin zuten, xafla loditzen zen ahala (eta beraz bere pisu atomikoa) alfa izpi geroz eta gutxiago pasatzen ziren ala ez ikusteko. Pasatzen ez ziren alfa izpiak xaflak surgatuko beharko zituen.
 
Baina esperotako emaitzak ez zituzten lortu; alfa izpi ia gehienak atomoaren zehar pasatzen ziren desbideraketa gutxirekin. Ala ere, zenbait alfa partikula 90 gradu baino gehiagoko angeluz desbideratzen ziren. Nahiz eta urrezko xaflararen lodiera 6x10-8 (200 atomo inguruan) izan, 8000 partikulatik 1 90 gradu baino gehiagoko desbideraketa zuen. Emaitzak ikusterakoan, Rutherfordek bere harridura agerian jarriz, honelakoa esan omen zuen: "Emaitzak guztiz sinestezinak ziren, hamabost haztebeko (38.1cm) koskor bat paperezko zapi baten kontra bota eta zu kolpatzeko bueltako balitz bezala".
18. lerroa:
= Kanpo loturak =
*[http://www.zarautz.com/rafamunoa/hsaol_1/eredu%20atomikoak/Rutherford_en%20eredua.htm Rutherforden eredu atomikoa]
 
 
 
 
[[Kategoria:Fisika saiakuntzak]]