Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
103. lerroa:
[[1119]]an orduan husturik zegoen [[Soria]] berreraiki eta bere eskualdea jendeztatu zuen. Gaztelako kronistek [[Alfontso VII.a Gaztelakoa]] zela esaten bazuten ere, orduko agiriak Alfontsoren eskuetan zegoela azaltzen dute. [[1134]]an hil zenean, ostera, gaztelarrak berreskuratu zuen.
 
[[1120]]an [[Calatayud]] setiatzen ari zela, [[almorabide]]ak [[Valentzia]]tik atera eta [[Zaragoza]] berreskuratzeko kanpaina hasi zenaren berria jaso zuen. Setioa utzi eta [[Gilen IX.a Akitaniakoa]]ren laguntzaz, musulmanak geldiarazteko martxan jarri zuen bere armada. Almorabideen ibilbidea [[Turia]] edo Guadalaviar ibaiaren arrotik zihoan [[antzinako Erroma|erromatarren]] galtzada batetik zihoan, [[Teruel]] zeharkatzen zuena. Alfontsok [[Jiloca ibaia]]ren haranean dagoen [[Cutandako gudua|Cutanda]] inguruan topatu zituen<ref>{{erreferentzia|izena1= Alberto| abizena1= Cañada Juste |egileaegile1-lotura= Cañada Juste, Alberto |izenburua = [http://www.xiloca.com/data/Bases%20datos/Xiloca/52.pdf La batalla de Cutanda (1120)] |data = 1997 |argitaletxea = Xiloca |issn = 0214-1175}}</ref>. Orduko [[Cutandako gudua]] Alfontsoren garaipenenik nagusitzat hartzen da: [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] [[Espainia]]n oraindik "Cutanda okerragoa zen" esamoldea erabiltzen zuten lortezinak diruditen lorpenak adierazteko. Nahiz eta gutxiago izan, nafar-aragoiarrek [[1120]]ko [[ekainaren 17]]an menderatu zituzten musulmanak eta behin-betiko [[Zaragoza]] mantendu zuten.
 
Garaipenaren ondoren, armadak [[Calamocha]] eta [[Monreal del Campo]], non egungo hiria eratu zuen, konkistatu zituen [[Calatayud]]era itzui baino lehen. Azken hiri honen konkistak [[Jalón ibaia|Jalón]] eta [[Jiloca ibaia|Jiloca]] ibaien haranen konkista bukatu zuen. [[Bubierca]], [[Alhama de Aragón]], [[Daroca]] eta [[Ariza]] [[1120]]an ere hartu zituen.