Georges Rouault: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t removed Category:Margolariak using HotCat |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Georges Rouault''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1871]]ko [[maiatzaren 27]]a - [[1958]]) [[margolari]] [[espresionista]] izan zen.
Frantses pintore espresionista (Paris, 1871ko maiatzaren 27a - Paris, 1958). Aita arotza zuen eta ama jostuna. Pinturarenganako zaletasuna eta artearenganako errespetua bere aitonaren eraginez sortu zitzaizkion. Parisko Arte Ederretako Eskolan sartu zen 1891n, eta Gustave Moreau pintore sinbolistaren ikasle izan zen. Fauvisten taldeko kide izan zen, eta 1905. urteko erakusketa fauvistan parte hartu zuen. Akuarela erabili zuen batez ere Lehen Mundu Gerra amaitu zen arte; bizitza modernoko alde kontrajarriak (prostitutei, pailazoei eta epaileei buruzko koadro-sailak) kritikatu zituen zorroztasun handiz, ikuspegi kristau sakon batetik betiere. 1918. urtetik aurrera olioa erabiltzen hasi zen; ''Jesus gurutzean'' (1918) eta ''Beronikaren zapia'' (1933) koadroak pintatu zituen. Garai hartan, halaber, Sergei Diaghileven Balletarentzako diseinu-lanak eta grabatuak egin zituen, ''Miserere'' liburu zoragarria besteren artean (1948).▼
== Bizitza ==
Rouault bai bere margolanen estiloagatik, bai lantzen zituen gai kristauengatik, arte modernoko joera nagusietatik kanpo gelditzen da. Dena dela, nahiz eta joera horietatik urrun aritzen zen, ez ziren erabat arrotzak Rouaultentzat, ez behintzat emaitza plastikoei dagokionez. Rouault bakartia zen, artista independentea.▼
▲
▲Rouault bai bere margolanen estiloagatik, bai lantzen zituen gai kristauengatik, [[arte
Hamalau urte zituela Tamoni beira-margotzailearekin hasi zen marrazkigintza ikasten, eta ondoren Hirschengana (antzinako beirategiak kopiatzen zituena) joan zen. Lantegi horietan lanean ari zela, Arte Apaingarrietako Eskolan ikasten zuen gauez.
Trebetasun eta estilo handia zuen, antza, eskolan; hain zen iaioa, ezen [[Albert
[[Fitxategi:Georges Rouault_Udaberria_Emagalduak.png|thumb||600px|alt=Georges Rouault margolari independentearen bi obra, San Petersburgoko Ermitage museoan ikusgai biak. Ezkerrean, ''Udaberria'' (1911). Eskuinean, ''Emagalduak''|Ezkerrean, ''Udaberria'' (1911); eskuinean, ''Emagalduak''. San Petersburgoko Ermitage Museoan ikusgai biak]]
1898an, Moreau hil zenean, krisialdi bat hasi zen Rouaultentzat, krisialdi morala eta fisikoa aldi berean. Moreauren lanekin museo txiki bat egin zen Parisen, eta Museoko arduradun izendatu zuten Rouault. Garai horretan, bestalde, arte modernoaren ingurura hurbildu zen: [[Toulouse-Lautrec]], [[Cezanne]]. 1901. urte inguruan kristautasunera itzuli zen, eta [[J. K. Huysmans]] eta [[Leon Bloy]] idazle kristau ospetsuak ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten idazle haiek Rouaulten ondorengo lanetan.
Rouaulten tematikak homogeneoa badirudi ere, garai batetik bestera aldatu egiten da artistaren beraren barruko bilakaeraren arabera. Erlijio-gaiak dira Rouaulten lanetan nagusiak, baina Elizaren enkarguz gutxi batzuetan besterik ez zuen lan egin: 1945ean, Devemy eta R.P. Couturierrek eskatuta, bost beira-leiho egin zituen Assyko elizarako, eta 1949tik aurrera Ligugeko
[[Fitxategi:Georges Rouault_Errege Zabarra_Emagaldua ispiluaren aurrean.png|thumb|600px|alt=Ezkerrean, Rouaulten ''Errege Zabarra'' (1916-1937), Carnegie Institute, Pittsburg. Eskuinean, egile beraren ''Emagaldua ispiluaren aurrean'' (1906 ing.), Georges Pompidou Arte Modernoko Nazio Museoa, Paris.|Ezkerrean, ''Errege Zabarra'' (1916-1937); eskuinean, ''Emagaldua ispiluaren aurrean'' (1906 ingurukoa).]]▼
▲Rouaulten tematikak homogeneoa badirudi ere, garai batetik bestera aldatu egiten da artistaren beraren barruko bilakaeraren arabera. Erlijio-gaiak dira Rouaulten lanetan nagusiak, baina Elizaren enkarguz gutxi batzuetan besterik ez zuen lan egin: 1945ean, Devemy eta R.P. Couturierrek eskatuta, bost beira-leiho egin zituen Assyko elizarako, eta 1949tik aurrera Ligugeko abatetxerako esmalteen maketak osatu zituen. 1900-1902 urteen bitartean lortu zuen Rouaultek, pintore gisa, independentzia: Jaungoikoa aurkitu zuen berriz ere. Ondorengo hamabost urteak iraultza-urteak izan zituela esan daiteke; ''Haurra'', ''Iheslaria'', ''Emagaldua'', ''Pailazoa'' eta ''Buruak'' gaiak erabiltzen zituen Rouaultek gizakiaren gainbeheraren aurrean bere baitan sentitzen zuen haserre mingarria erakusteko. Aita hil (1912) eta ondorengo urteetan (Lehen Mundu gerra) beste aldi bati ekin zion Rouaultek: ''Miserere'' lanerako grabatuak egin zituen Ambroise Vollarden enkarguz, eta Charles Baudelaireren ''Les Fleurs du mal''. 1907. urtetik aurrera ''Epaileak'' izan ziren Rouaulten begiko pertsonaiak, eta 1912. urtetik aurrera, behiz, ''Pailazoak'' izan zuen nagusi: pailazoa, heroia eta biktima aldi berean, Kristoren bikoitza dela esan daiteke, eta hortaz, gizakiaren sinboloa. Ondorengo aldiko (1930-1948) lanetan zenbait lanetan Bigarren Mundu Gerrak eragin dramatikoa izan zuen. Pailazoen, printzesen eta santuen seriotasun barea (''Veronique'', 1945. urte inguruan), Bibliako pasarteek duten giroa, eta ''Gurutziltzatuen'' eta ''Ecce Homo''-en irribarre errukiorra artistaren heldutasun espiritualaren ispilu dira. 1948-1958 urteen bitartean, Jainkoaren inguruko gaiak alde batera mistikoaren garaia izan zen, nolabait esateko. Gustave Moreauren irakaspenetatik oinarri nagusi bat atera zuen Rouaultek: adierazpenaren zintzotasuna, Rouaulten izaerari atxikia.
▲[[Fitxategi:Georges Rouault_Errege Zabarra_Emagaldua ispiluaren aurrean.png|thumb|600px|alt=Ezkerrean, Rouaulten ''Errege Zabarra'' (1916-1937), Carnegie Institute, Pittsburg. Eskuinean, egile beraren ''Emagaldua ispiluaren aurrean'' (1906 ing.), Georges Pompidou Arte Modernoko Nazio Museoa, Paris.|Ezkerrean, ''Errege Zabarra'' (1916-1937); eskuinean, ''Emagaldua ispiluaren aurrean'' (1906 ingurukoa)]]
Rouaulten lehenengo koloreetan beltz eta urdinak ziren nagusi. Rouaultek ez zuen ia fauvismoarekin loturarik izan; sorreran (1903) parte hartu zuen, eta 1905ean fauvistekin batera egin zuen erakusketa bat. Rouaultek, garai hartan, Durnierren eta Lautrecen errepertorioen arteko sintesia egiten zuen. Rouaulten artean Gerra Handiaren ondorengo faktore nagusiek eragin zuten: batetik, 1906-1912 urteen bitartean Metheyren lantegian zeramika gainean egin zituen pinturen eragina zuen, eta bestetik, ''Miserere'' laneko grabatuak egiten ari zela (horiek egiteko Rouault ohartu zen materiari aurre egitea ezinbesteko lana zela margolariarentzat). Rouaulten pinturaren bilakaeran izan zen aldaketa nagusia edo nabarmenena, materian, olio-pinturetara igaro zela. Aldaketa horren ondorengo aldiak oso azalpen erraza du: formaren ikuspegitik, irudi ia naturalistak baztertu zituen, eta ikonoetan oinarritu zen batez ere, pintura ia erabat abstraktuan murgildu zen (nahiz eta naturarekin harremana zuen). Maila horretan, formak nabarmendu zituen neurrian, koloreak eta zorroztasunak ere indar hartu zuten.
== Lanak ==
Hauek dira Rouaulten lan nagusiak: ''Kalbariorako bidea'' (1891, Wadsworth Atheneum, Hartford), ''Epaileak'' (1908, Statens Museum for Kunst, Kopenhage), ''X jaunaren erretratua'' (1911), ''Errege zabarra'' (1916-1937, Arte Museoa, Pittsburgh), ''Hiru pailazo'' (1917, Joseph Pulitzer Jr. Collection, St. Louis), ''Pierrot'' (1920), ''Kristo soldaduek iraindua'' (1932, Arte Modernoko Museoa, New York), ''Hiru epaileak'' (1937-1938, Tate Gallery, Londres), ''Pailazoaren burua'' (1948, Arte Ederretako Museoa, Boston), ''Lore apaingarriak'' (1953, bilduma partikularra, Paris).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
22 ⟶ 32 lerroa:
[[Kategoria:1958ko heriotzak]]
[[Kategoria:Margolari espresionistak]]
[[en:Georges Rouault]]
[[ar:جورج رووه]]
[[ca:Georges Rouault]]
[[cs:Georges Rouault]]
[[de:Georges Rouault]]
[[es:Georges Rouault]]
[[fr:Georges Rouault]]
[[ko:조르주 루오]]
[[he:ז'ורז' רואו]]
[[hr:Georges Rouault]]
[[it:Georges Rouault]]
[[hu:Georges Rouault]]
[[nl:Georges Rouault]]
[[ja:ジョルジュ・ルオー]]
[[no:Georges Rouault]]
[[pl:Georges Rouault]]
[[pt:Georges Rouault]]
[[ru:Руо, Жорж]]
[[sr:Žorž Ruo]]
[[sh:Georges Roualt]]
[[fi:Georges Rouault]]
[[sv:Georges Rouault]]
[[uk:Жорж Руо]]
|