Ireki menu nagusia

Aldaketak

45 bytes removed ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Dnipropetrovsk''' ([[ukrainera]]z Дніпропетровськ, [[errusiera]]z Днепропетровск), [[1926]] arte '''Jekaterinoslav''' ([[ukrainera]]z Катеринослав) deitua, [[Ukraina]]ko hiria da, [[Dnipropetrovskeko oblasta|Dnipropetrovskeko oblasteko]] zentro administratiboa. [[Dnieper|Dnieper ibaiaren]] ertzean kokatua, [[Zaporijiako oblasta|Zaporijiako]] urtegiaren atzealdean, [[Ukraina]]ko ibai-portu, trenbide gune eta industrigune garrantzitsuenetarik da.
 
Dnipropetrovsken, [[KryvyiKryvy Rih]]eko [[burdin]]a, [[Nikopol]]go [[manganeso]]a eta mendebal [[Donbass]]eko [[ikatz]]ari esker, industria astuna garatu zen. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar]] garaian armagintzak eta industria aeroespazialak (misil balistikoak egiten zituen ''Yuzhmash'' lantegiak bereziki) garrantzi handia izan zuten. Industria militarra zela eta, [[Hiri itxia]] izan zen 1990. hamarkada arte.
 
[[1776]]an Grigori Potiomkin printzeak, [[Katalina II.a Errusiakoa|Katalina Handiaren]] aginduz, sortu zuen hiria eta ''Jekaterinoslav'' izena eman zion. Hiri txikia izan zen [[1880]]an [[trenbide]]a eraiki zen arte. [[Kryvyi Rih]]eko [[burdin]]ak ([[1866]]an aurkitua) eta [[Donbass]]eko [[ikatz]] [[meatze]]en esplotazioak abiarazi zuten Dnipropetrovskeko industrializazioa. [[1926]]an, [[Grigory Petrovsky]] iraultzailearen omenez, egungo izena eman zioten hiriari.
 
 
 
== Herritar ezagunak ==
[[Fitxategi:Dnipropetrovsk2006.jpg|thumb|left|300px|Dnipropetrovskeko eraikin berriak, [[Dnieper|Dnieper ibaiaren]] ertzean.]]
 
[[Kategoria:Dnipropetrovskeko oblastaDnipropetrovsk]]
[[Kategoria:Ukrainako hiriak]]
 
[[af:Dnjepropetrowsk]]
28.741

edits