Irrati (hedabidea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
67. lerroa:
(Radio Nervion eta Radio Gorbea) eta Herri Irratia (Herri Irratia Donostia, Herri Irratia
Loiola, Herri Irratia Indautxu, Herri Irratia Arana).
 
== Garrantzi soziala ==
 
Adituen iritziz, irratiaren garrantzia medioak berak du, beste hedabide batzuek
baino hurbiltasun handiagoa ematen baitu. Telebista, egunkari eta abarrekin ez bezala,
irratiarekin dugun harremana intimoagoa izan ohi da. Horrek badu bere eragina:
entzuleek fidagarritasun handiagoa ematen diote irratiari, edo, behintzat, kasu gehiago
egiten dio han esandakoari, beste medio batzuetatik jasotakoari baino. Horrek oso
boteretsu bihurtzen du irratia.
 
Horrek badu eragina publizitatean ere. Irratiko publizitate kuñak oso eraginkorrak
izan ohi dira. Batetik, entzuleak medioarekin duen harreman intimoagatik, eta medioari
ematen dion fidagarritasunagatik. Bestetik, irratiak 24 orduz emititzeko aukera ematen
duelako, eta, ondorioz, posible da gure publizitate kuña guri gehien komeni zaigun
orduan sartzea. Horrela errazagoa izango da iragarki hori zuzenduta dagoen publiko
zehatzarengana ailegatzea. Gainera, irrati bidezko publizitatea jasotzeko ez dago arreta
berezirik jarri beharrik. Esaterako, telebistako edo egunkariko iragarki bati erreparatu
egin behar zaio, mezua jasotzeko; arreta eskatzen du. Aitzitik, irratitik datorkigun
mezua aise jaso dezakegu beste zerbait egiten ari garen bitartean. Faktore horiek guztiek
oso erakargarri bihurtzen dute irratia publizitatean inbertitu nahi dutenentzat, eta, noski,
publizitatetik jasotako dirua oso ondo datorkio irratiari.
 
RAB enpresak Erresuma Batuan egindako ikerketa batek publizitatearen
eraginkortasuna aztertu zuen irratian, eta Radio Advertising Efectiveness for Dummies
izeneko txostena kaleratu zuen. Txosten haren arabera, irratiko publizitatearen
eraginkortasuna telebistakoarena baino apur bat txikiagoa da (3/5), baina gastua askoz
ere txikiagoa (1/7). Zer esan nahi du horrek? Bada, prezio berdinean, lau aldiz
eraginkorragoa dela irratiko publizitatea, telebistakoa baino.
 
2003. urtean, berriz, "Sales multiplier" (multiplicador de ventas) izeneko txostena
kaleratu zuten. Ikerketa hartan irratian publizitatea zuten 17 enpresaren salmentak
aztertu zituzten, eta enpresa bat %30eko irabaziak izatera heldu zen. Bataz-beste,
irratiko publizitateari esker enpresek %9ko irabaziak izaten dituztela ikusi zuten
ikerketan.
 
Bestalde, irratian parte hartzen duten entzule kopurua oso altua da, telebistan
parte hartzera ausartzen direnak baino gehiago dira. Horixe izan daiteke irratiak
eskaintzen duen gertutasunaren adierazgarri.
 
Gainera, maila sozial guztiek dute eskuragarri irratia; ez da aberatsen kontua
soilik. Hegoameriketako leku askotan, esaterako, irratia da biztanleek komunikatzeko
duten bide bakarra. Beste medioekin konparaturik, askoz ere merkeagoa da irratia.
Funtsean, nahikoa da gailua erosita. Hortik aurrera, irratia piztea besterik ez da behar
kanal guzti guztiak entzun ahal izateko.
 
Bestalde, irratia leku guztietan entzun daiteke: etxean, autoan, lanean, kirola
egiten dugun bitartean… anitzak dira irratiaren erabilerak. Izan ere, gero eta txikiagoak,
mugitzeko errazagoak eta erabiltzeko sinpleagoak dira irratiak. Hala, astapenetan irratia
taldeetan entzuten bazen (normalean familia osoak batera entzuten zuen), orain pertsona
bakartien lagungarria bihurtu da, bai fisikoki eta bai moralki. Salto handia eman du,
beraz, irratiak.
 
Lehen esan dugun bezala, fidagarritasun handia dugu gehienok irratian.
Ondorioz, irratiak ematen dituen albisteei ere fidagarritasuna ematen diegu. Horrek
badu beste arrazoi bat ere: berehalakotasuna. Telebistak eta, batez ere, egunkariek ez
bezala, irratiek unean uneko informazioa emateko aukera dute, eta entzuleak asko
baloratzen du hori. Gertakari garrantzitsuren bat gertatzen denean argi ikusten da hori,
irratiaren audientzia ikaragarri igotzen baita, jendeak momentuko informazioa nahi
baitu, azken orduko datuetan oinarritutakoa. Hala, berrien atala izaten da normalean
irratiek audientzia maila altuena lortzen duten eguneko ordua.
 
Ahotsak ere garrantzia handia du irratian. Jendeak segituan identifikatzen du
irratiko esataria bere ahotsagatik, eta askotan lotura estua sortzen da. Entzule askok
familiakotzat hartzen dute irratiaren beste aldean entzuten duten ahotsarekin, eta horrek
leialtasun handia sortzen du. Ahots bati leiala den entzuleak fidagarritasun handiagoa
ematen dio hark esandakoari.
 
== Etorkizuneko erronkak ==