Irrati (hedabidea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa:
entzuteko. Dena den, irratiaren etorkizuna kolokan dago eta erronka ezberdinen artean
erabaki behar izango du laster.
 
== Arauketa ==
 
Frantzian, 1982. urtera arte irratigintza monopolio publikoa izan zen, eta irrati
“periferikoen” eragina jasan zuen. Alde batetik irrati publikoa zegoen (Radio France,
RFO, RFI). Bestetik, estatu frantziarrez beste aldekoa (Europe No 1, RMC, RTL…).
 
Geroago, irratiek liberalizazioa lortu zuten FMaren eskutik. Izan ere, komunikazio
askatasunaren gaineko legea ezarri zen; 86- 107 legea, hain zuzen ere. CSA (Conseil
Supérieur de L’Audiovisuel) sortu zen; ikus-entzutezko mundua arautzeko.
 
Espainian ordea, sistema mistoa egon da irratia sortu zenetik. Alde batetik
publikoa edo estatala (RNE eta irrati instituzionalak) eta bestetik, pribatua (Union
Radio, COPE, Radio Iberica, Cadena Rato…). Baina estatu espainiarrean ere, FMaren
iraultzak eragina izan zuen irrati arauketan. Dena den, ez zen inolako erakunde
arauemailerik sortu.
 
* 1980. urtean, Irrati eta Telebistaren estatu legea ezarri zen
* 1979- 83- 89 eta 1998an plangintza teknikoak egin ziren.
* 1991ean Udal Irratiei bidea ireki zitzaien.
* 1999- 2000n irratigintza digitala sortu zen.
 
Hauez gain, lizentzia berriak onartu ziren:
 
* 1981ean Estatuak aurreko taldeak indartu eta berriak sortu zituen
(Antena 3 eta Radio 80).
* 1982tik aurrera irrati autonomikoak onartu egin ziren.
* 1983an gatazka bat sortu zen Estatu eta Autonomi Erkidegoen artean.
 
Ondorioz, ez da lizentzien muga betetzen eta irrati asko legez kanpo geratzeaz gain,
lizentzia gabe geratu dira. Horren adibide garbia da Euskalerria Irratiari gertatu zaiona.
Euskal Herriaren banaketa administratiboa dela eta Frantzia eta Espainiako arauketa
jarraitzen dute irratiek.
 
== Garrantzi ekonomikoa eta egituraketa industriala ==