Irrati (hedabidea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
123. lerroa:
Radio Marca irratiak entzun daitezke LID sistemaren bidez eta 2016rako guztiz ezarrita
egongo dela dio VivoRadio webguneak.
 
=== Euskal Herria ===
 
Radio San Sebastián (1924), Radio Club de Vizcaya (1925) eta Radio Vizcaya
(1925) izan ziten emititzeko baimena jaso zuten lehenego irratiak, baina geroztik,
baziren “haririk gabekoaren” emankizunak. Euskal irrati hauek laster batu ziren
lehenago aipatutkao Unión Radiora.
 
Legedia estatal eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz 1930. hamarkada nahasia
izan zen eta irrati asko sortu ziren. Hala ere, frankistek agintea eskuratu ahala irratiak
bereganatu eta propaganda egiteko tresna lez erabili zituzten.
 
Errepublikazaleek, gerra bitartean eta amaituta ere, erbestean sortutako irratiak
erabili zituzten. Aipatzeakoak dira Radio España Independiente (1941) eta Euzkadi
Irratia (1946). Azkeneko hau, Iparraldetik hasi zen emititzen eta geroago Venezuelatik
eman zion hitza abertzaletasunari. Euskara erailtzen zuen irrati hau 1977an desagertu
zen.
 
Irratiaren bidez, informazio-tresna, hedabideen eremu-publikoaren zaintza eta
edukien inguruko kontola eskuratu zuten Estatu frantziar eta espainiarrak, Bigarren
Mundu Gerra eta Espainiako Gerra Zibilaren osotean. Lehen aipatu dugun bezala, biek
jo zuten monopoliorako bidean eta Francoren erregimenak irratigintza pribatua onartu
bazuen ere Gutierrezek dionez “garaileen esku geratu den informazioaren eta
entretenimenduaren monopolioa”.
 
Euskal Herrian oso nabarmena izan zen irratien kontzentraziorako joera. Bi
hamarkadaz Radio Nacional de Españara batu ziren irrati gehienak eta Donostiatik
emititzen hasi zen 1963an. Beste testuinguru politiko batean, baina urte berean, Radio
Francek emisore bat ireki zuen Baionan eta noizbehinkako emisioez Euskal Herri osora
iristen zen.
 
Egoera hori izanda Eliza katolikoak parrokien irratiak sortu zituen, bere baloreak
irratigintzaren bidez zabaltzeko. Horrela sortu ziren Segura Irratia (1956), Arrate Irratia
(1956) Iruñekoa (1959) eta Donostiakoa (1962). Irrati hauetan euskarak oso leku txikia
zeukan, hala ere, besteetan baino handiagoa zen.
 
Berrikuntza teknologiko eta arautegikoak bizi zituen irratigintzak 70eko
hamarkadan. FMaren garapenarekin emisora pribatuen kopuruak gora egin zuen. 1982-
1983an, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi irrati autonomikoak sortu ziren eta Eusko
Jaurlaritzak bultzatuta Donosti eta Bilbotik hasi ziren emititzen. Egoera politiko eta
soziala kontuan hartuta ulertzekoa da garai hartan gertatutako irrati libreen ugaritzea.
Ipar Euskal Herrian, besteak beste, Gure Irratia (Lapurdi, 1981), Irulegiko Irratia
(1982) eta Xiberoko Botza (Maule, 1985) irratiak zeuden eta 1985ean Radio France-
Pays Basque sortu zen.
 
Irrati komertzial asko multimedia-taldeetan txertatu ziren eta horren ondorioz, lehen
aipatu dugun bezala, programazioak eta edukiak kateatu ziren. Euskal Herrian garrantzi
handia dauka irratigintza publikoak, hala ere, bere lekua aurkitu dute emisio-eremu
txikiko irratiek.
 
Gaur egun, hiru eredu handitan sailka daitezke euskal irratiak: irratigintza
komertziala, publikoa eta elkarte edo gizarte mugimenduak sustatutakoa. Irrati
komertzialei dagokionez, esaguratsuena Bizkaia Irratia da, baina, Gipuzkoako Loiola-
Donostia Herri Irratiak eta Arrate Irratia eta Nafarroan Xorroxin Irratia ere aipa
daitezke. Eremu honetan Euskal Herria Irratia dago, baina hau, urteak daramatza
emititzeko lizentzia lortu nahian.
 
Publikoei dagokienez, bi mota ezberdin aurki daitezke. Alde batetik Eusko
Jaurlaritzarenak direnak (Euskadi Irratia eta Gaztea adibidez) eta bestetik udal
emisoreak. Azkeneko honetan adibide anitz daude: Oñati Irratia, Arrasate Irratia,
Oiartzun Irratia, Esan Erran...
 
Azken ereduari dagokionez, aipatzekoak dira Hegoaldeko Matrallako, Tlanttakun,
Arrakala, Irrintzi edo Molotoff. Hauek euskera hutsean dabiltza, baina elebitan aritzen
direnak ere badaude. Besteak beste Hala Bedi, Eguzki edo Garraxi Irratia. Irrati
hauetako batzuk eta Iparraldeko beste batzuk 2001 urtean Arrosa sarea sortu zuten.
Honen bitartez emisio-orduak osatu ahal izatea zihurtatzen dute.
 
Iparraldeko irratigintza kontuan hartuz, Gure Irratia, Irulegiko Irratia edo Xiberoko
Botza dira aipagarriak. Hiru hauek Euskal Irratiak deitura orokorra erabiltzen hasi dira.
 
Teknologia berrien aurrerakuntza irratigintzara ere iritsi da. Irratia.com izeneko
plataforma horren adierazle da. Interneten bidez zabaltzen da eta euskaraz, gazteleraz
eta frantsesez eskaintzen ditu edukiak. Beste irrati gehienek ere online entzuteko aukera
dute sarean eta Euskal Herriko irrati nagusiak (publikoak gehienak) LTDren bidez ere
jaso daitezke.
 
== Arauketa ==