Frankfurt Oder: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
}}
'''Frankfurt (Oder)''' edo '''Frankfurt an der Oder''' [[Alemania]]ko [[Brandenburgo]] estatuko hiri bat da. [[Oder]] ibaiak zeharkatzen duenez, [[Frankfurt]] (Frankfurt am Main) hiritik ezberdindun asmoz, izendapenari ibaiaren izena lotzen zaio. [[2010]]eko erroldaren arabera 60.330 biztanle zituen. Alemania eta [[Polonia]]ren arteko mugan kokatzen da.
 
== Historia ==
 
Frankfurtek herri izendapena 1253 urtean jaso bazuen ere asentamendua lehenagokoa da. Hasiera batean Oder ibaiaren mendebaldean sortu zen baina ekialdeko ertzera zabaldu zen, gaur egun [[Polonia]] den lurretara. [[Erdi Aro]]aren bukaeran [[Szczecin]] eta [[Wrocław]] arteko merkatalbidea kontrolatzera iritsi zenez 1430an [[Hansa|Hansa Ligan]] sartu zen baina ez zuen denbora asko iraun bertan.
 
[[Fitxategi:Assedio Francoforte oder.JPG|thumb|left|250px| Frankfurt, 1631eko setioan]]
[[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ren barnean bataila garrantzitsua izan zen Frankfurten 1631ean. [[Suedia]]rrek ([[eskozia]]rren laguntzarekin) [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren soldaduak garaitu zituzten. [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerren]] ondoren Frankfurt [[Prusia]]ko Erreinuko Brandenburgoko probintzian sartuta gelditu zen. Prusiaren erdialdean kokaturik zegoenez eta oder ibaiaren trafikoa nabarmen handitu zenez [[Berlin]] eta [[Poznań]] arteko merkatal bidea kontrolatzen hasi zen eta berriz ere garrantzi handia hartu zuen. Honi esker Prusia guztiko bigarren merkatal feria handiena antolatzera iritsi zen, [[Leipzig]]eko feriak baino gainditzen ez zuelarik.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Armada Gorria]]ri [[Berlin]]era iristea galerazteko "gotorleku" izendatua izan zen 1945ean, baina ez zuen arrakastarik izan. Gerraren ondoren Oder ibaia Alemania eta Polonia arteko muga bihurtzean, ibaiaren ekialdeko herri zatiak [[Słubice]] herri poloniarra eratu zuen. Ekialdeko Alemanian Frankfurt bere barrutiko hiriburu bihurtu zen, 1990an [[Alemaniaren birbateratzea]]rekin batera Brandenburgoko estatuaren hiri bihurtu zen arte.
 
1975ean Słubicerekin senidetu zen eta gaur egun Alemania eta Poloniaren arteko harremanen sinbolo eta bultzatzailea bihurtu da. Honen adibide da Viadrina Unibertsitate Europarra, Polonian ere fakultatea baduena.
 
== Ondasun nabarmenak ==
 
* '''Andre Mariaren eliza (''Marienkirche''):''' Adreiluzko eliza [[gotiko]]a da, Alemaniako handienetakoa. Bigarren Mundu Gerran kalte nabariak izan zituene eta ondoren [[Ekialdeko Alemania]]ko agintarien utzikeria zela eta nahiko egoera latzean egon arren zati batzuk berreraiki dituzte berriz ere, eta sobietarrek [[San Petersburgo]]ra eramandako ondasun ugari itzuli dizkiote [[errusia]]rrek.
* '''Udaletxea (''Rathaus''):''' Merkatu plazan (''Marktplatz'') Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dagoen eraikin ederra da.
 
== Iruditegia ==