«Brandenburg an der Havel»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.1) (robota Erantsia: tr:Brandenburg an der Havel)
| oharrak =
}}
'''Brandenburg an der Havel''' [[Alemania]]ko [[Brandenburgo]] estatuko hiri bat da. [[Havel]] ibaiaren ertzean kokatzen da. [[2010]]eko erroldaren arabera 71.778 biztanle zituen. Oraingo estatuaren jatorrizko herria da.
 
== Historia ==
 
=== Sorrera ===
[[Eslaviar]]rek sorturiko Brandenburgo gaztelua Henrike I.a "Txorilaria"k konkistatu zuen 929 urtean. Germaniarrak nagusi izan ziren bertan 983an ''Hevelli'' leinu eslaviarraren matxinadak berreskuratu zuen arte. Azken errege eslaviarra, Pribislav, 1150 urtean hil zen eta germaniarra zen Alberto I.ak Brandenburgoko Mangraverria sortu zuen.
 
[[Fitxategi:Garcaeus marienkirche.jpg|thumb|left|250px| Brandenburgo, 1582 urtean]]
=== Hiru hirien garaia ===
Herria Havel ibaiaren ekialdeko ertzean zabaldu zen 1196an ''Neustadt'' (herri berria) sortuz. Une hortan hiru herri desberdin bazeuden ere, herri zaharra, herri berria eta azkenik katedralaren auzoa, ibaiaren uharte batean. 1314-15ean [[Hansa|Hansa Ligan]] sartu ziren Brandenburgoko Herri zaharra eta Herri berria.
 
[[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]k (1618-1648) kalte handiak eragin zituen eta Mangraverriaren gortea [[Potsdam]]era aldatu zen. Honek herriaren garrantzia nabarmen gutxitzea ekarri zuen. Honen ondorioz herri zaharrak eta berriak bat egin zuten 1715ean. Katedralaren auzoa ez zitzaien 1928 arte batuko. XIX mendearen amaiera aldera asko industrializatu zen Brandenburgo. Altzairugintza, txirrindulagintza eta jostailugintza nabarmendu ziren batez ere.
 
=== Bigarren Mundu Gerra ===
[[Hirugarren Reicha]]ren garaian [[nazi]]ek Brandenburgoko herri zaharrean txertaturik Alemaniako lehen [[kontzertrazio-esparru]]a eraiki zen. ''Neuendorfer Straße'' kalean zegoen kontzertrazio-esparrua txiki gelditzean, hau itxi eta Brandenburg-Görden gartzela erraldoian sartu zituzten 4.300 preso. 1939 urtean gaixotasu psikikoak zituztenak hiltzeko Brandenburgoko Eutanasia Zentrua (''NS-Tötungsanstalt Brandenburg'') eraiki zuten.
 
Bestalde [[Bigarren Mundu Gerra]]n erabiliko ziren hegazkin ugari egin ziren Brandenburgo. 1945ean [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] bonbaketak jasan zituzen eta hiriaren %70a erabat suntsitua gelditu zen.
 
== Ondasun nabarmenak ==
 
* '''Katedralaren uharte (''Dominsel''):''' San Pedro eta San Paulo katedrala dagoen uhartea da, 1165ean erromaniko estiloan eraikitzen hasi zena eta XIV mendean estilo gotikoan bukatu zena. Alemaniako organo [[barroko]] ezagunenetakoa du, 1725 urtekoa.
* '''Santa Katalinaren eliza (''Katharinenkirche''):''' Hiri berriko eliza nagusia da, 1401ean adreiluz eraikitako eliza gotikoa hain zuen ere.
* '''Udaletxe zaharra (''Altstädtisches Rathaus''):''' Hiri zaharrean dago, hau ere adreiluzkoa da. 1474ean eraikiz en eta bere aurrean [[Errolan]]en estatua dauka, hiriaren askatasunaren sinbolo dena.
* '''Harresiak:''' Harresiaren zati batzuk mantendu dira, bai eta harresietako lau dorre ere, ''Steintorturm'' eta ''Mühlentorturm'' (Hiri berrian), eta ''Rathenower Torturm'' eta ''Plauer Torturm'' (Hiri zaharrean).
 
== Iruditegia ==
74.213

edits