Sarvadaman Chowla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
1. lerroa:
'''Sarvadaman Chowla''' ([[Londres]], [[Erresuma Batua]], [[1907]] - Laramie, [[Wyoming]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1995) [[india]]r matematikaria izan zen. Londresen jaio bazen ere, Indian igaro zuen haurtzaroa. 21 urte zituela graduatu zen [[Lahore]]ko Government Collegen. Doktorego-ikasketak Ingalaterran, [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n, egin zituen, Littlewooden zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zuen.
 
Indiara itzuli zenean hainbat unibertsitatetan aritu zen matematika-eskolak ematen: [[Delhi]]ko St Stephen's Collegen, [[Benares]]ko Indiar Unibertsitatean, [[Waltair]]ko Andhra Unibertsitatean eta Lahoreko Punjab Unibertsitateko Gobernu Eskolan. [[Indiaren independentzia]] zela eta, [[Estatu Batu]][[]]etara joatea erabaki zuen; han [[Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutu]]ko irakasle bisitari izan zen, [[Kansas]]ko [[Lawrence Unibertsitatea]]n irakasle hautatu zuten arte (1949). Hiru urte geroago, Boulderko [[Coloradoko Unibertsitate]]ra joan zen, eta han aritu zen 1963 arte. Urte hartan, [[Pennsylvania Estatuko Unibertsitate]]ko irakasle-ikertzaile postua eskaini zioten, eta 1976 arte aritu zen bertan.