Henry Morton Stanley: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
20. lerroa:
== Biografia ==
[[Fitxategi:Stanleyroutes.PNG|350px|thumb|left|Stanleyren ibilbideak Afrikako esplorazio bidaietan. Gorriz 1871-1872ko ibilbidea, berdez 1874-1877ko ibilbidea eta urdinez 1888-1889ko ibilbidea.]]
Stanley [[Gales]]ko [[Denbigh]]en jaio zen, [[1841]]eko [[urtarrilaren 28]]an. [[1859]]an, ''Windermeer'' itsasontziko ontzimutil gisa, [[Liverpool]]etik [[New Orleans]]era joan zen. Hiri honetan Henry Hope Stanley izeneko merkatari batek semetzat hartu zuen. Geroago gazteak Stanley abizena hartu zuen. [[1861]]ean [[Ameriketako Estatu Konfederatuak|Ameriketako Estatu Konfederatuen]] armadan sartu zen [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila|Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean]] borrokatzeko eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]etako herritartasuna hartu zuen. Gerra amaitu zelarik [[kazetari]] lanetan hasi zen. [[1868]]an ''New York Herald''eko berriemailea izan zen [[Britainiar Inperioa|britainiar]] armadak [[Etiopiako Inperioa|Abisiniara]] egindako espedizioan.
 
[[1869]]an James Gordon Bennett ''New York Herald''eko editoreak [[David Livingstone]] misiolari eta esploratzailearen bila joateko agindu zion. Livingstone urte batzuk lehenago Afrika esploratzera joana zen eta ez zen haren berririk. Espedizioa [[Zanzibar]]retik abiatu zen, [[1871]]eko martxoan. Livingstone azaroan atzeman zuten, Ujiji herrixkan, oso gaixo. [[1872]]an [[Tanganyika lakua]]ren iparraldea elkarrekin esploratu zuten. Gero Stanley [[Britainia Handia|Britainia Handira]] itzuli zen baino Livingstone Afrikan gelditu zen.