Weimarko Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: pnb:وائمر لوک راج
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-AEB +AEB)
40. lerroa:
== Ondorengoa ==
 
[[Nazi]]en diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren Hitler eta enparauak, [[Gestapo]] polizia politikoan oinarriturik: naziek eragindako Reichstag-eko sutearen ondoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztu zuten («[[Labana luzeen gaua]]», 1934ko ekainaren 30ean). ''[[Reichs-führer]]'' bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: [[Renania]]ren [[militarizazio]]a, [[Austria]]ren anexioa ''([[Anschluss]]),'' [[Txekoslovakia]]ren zatiketa ([[Sudete]] germaniarren anexioa) eta [[Polonia]]ren inbasioa (1939ko irailaren 1a), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942aren hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. Estalingradoko porrotak eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. Deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean, eta Pomerania eta Silesia, lurralde garrantzi handikoak, galdu zituen. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko ([[Nurembergeko prozesua]]) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek [[Berlin]] itxi zuten (1948ko ekaina). Urtebete geroago, Mendebaldean eman zen Lege Nagusiak eta Ekialdean eman zen Konstituzioak haustura berretsi baizik ez zuten egin: [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] eta [[Alemaniako Errepublika Federala]] jaioak ziren.
 
== Ikus, gainera ==