Nazioarteko harremanak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
== Teoria nagusiak ==
 
Nazioarteko harremanen teoriak bi multzo nagusitan bereiz daitezke: [[positibismo|positibistak]] (arrazionalista ere deituak) eta post-positibistak (reflektibista ere deituak).
Nazioarteko harremanen baitan, ondorengo teoria hauek gailentzen dira:
 
===Teoria positibistak===
* ====Errealismoa====
* Idealismoa
 
* [[Marxismo]]a
Teoria errealistaren arabera, estatuen helburu garrantzitsuena bizirautea da. Horregatik, nazioarteko harremanak aztertzean, segurtasunean eta boterean jartzen du arreta. Guztiz gaitzesten du estatuak beraien interes propioa ez beste arrazoiren batek gidatuta dabiltzanik. Gerra, zentzu horretan, biziraupena bermatzeko edo boterea handitzeko bitartekoa izan daiteke soilik.
* [[Funtzionalismo]]a
 
* Teoria kritikoa
Politikari dagokionez, errealismoak uste du gizartea oinarrizko lege objektiboen arabera antolatzen dela. Horregatik, ikuspegi erabat neutraletik aztertzea proposatzen du.
 
Estatu barnean ordena defendatzen du, baina nazioartean anarkia bultzatzen du, hau da, estatu bakoitzak bere interes propioen aldeko jarrera bultzatzea, besteen ardurarik gabe. Irudi bat erabiltzeko, billarreko mahaia aipatzen da.
 
====Liberalismoa====
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ostean, [[nazio-estatu]]ek gerra eragozteko izandako ezintasuna zela eta, teoria errealistatik aldentzen hasi ziren batzuk. Estatuen jarduera nolabait mugatu beharra azpimarratu zuten, baita nolabaiteko nazioarteko lankidetzari bide ematea ere. Horrela abiatu ziren, besteak beste, [[Nazioen Liga]], Lehen Mundu Gerraren ondoren, eta [[NBE|Nazio Batuak]] eta [[NATO]] bezalako erakundeak, [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ostean.
 
Liberalismoa, apurka-apurka, idealismorantz garatzen joan zen. Horrela, [[Woodrow Wilson]]ek, adibidez, honako hau defendatzen zuen: estatuek gehiago irabaz dezakete elkarri lagunduz eta lankidetzaren bidez. Horrela, gerra alferrekoa eta kaltegarria zela ikusi zuten.
 
===Teoria post-positibistak===
====Konstruktibismoa====
 
Teoria post-positibistek ukatu egiten dute nazioarteko harremanek lege objektiboak jarraitzen dituztenik. Aitzitik, konstruktibismoak aldarrikatzen duenez, nazioarteko harremanak (gizarteko gainerakoak bezala) historiaren kontingentziaren arabera gertatzen dira, hau da, egitura politikoek eragina dute sortzen diren emaitzetan.
 
====Marxismoa====
 
Ikertzaile [[marxismoa|marxistek]] ukatu egiten dute nazioarteko harremanen liberalismoa. Harremanak, borondatean baino gehiago, baliabide ekonomiko eta materialen banaketan oinarritzen direla diote. Dependentzia hartzen dute oinarrizko kontzeptutzat. Horren bidez azaltzen dute herrialde garatuen eta garapen bidekoen arteko harreman desorekatua.
 
====Teoria post-estrukturalistak====
 
Nazioarteko harremanak tradizionalki aztertu diren parametroak zalantzan jartzen dituzte, besteak beste, [[genero]] ikuspegia, kolonialismoa, etab.
 
== Ikus, gainera ==