Nazioarteko harremanak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
 
Nazioarteko harremanak azterketa-gune diziplina-anitza da, bere baitan hainbat ikerketa eremu bilduz, besteak beste: [[ekonomia]], [[historia]], [[geografia]] eta [[politika|zientzia politikoa]]. Azken urteetan, era berean, ikerketa esparru berriak gehitzen ari zaizkio nazioarteko harremanen eremuari; eta [[genero ikerketa]]k, [[ingurumen]]a zein [[informatika]] azpimarratu behar dira.
 
== Historia ==
 
[[Estatu-nazio]]etan oinarritutako nazioarteko harremanak [[Westfaliako bakea]] sinatzean sortu ziren ([[1648]]). Aurretik, Europako estatuen arteko harremana hierarkia lauso batean oinarritzen zen. Westfalian, aldiz, [[subiranotasuna]] edo burujabetzaren printzipioa aitortu zen lehen aldiz. Printzipio horren arabera, estatu bakoitzeko agintariak ez zukeen parekorik izango estatu barnean (bera izango litzateke nagusi bakar), baina beste estatuetako kideen maila berean egongo zatekeen. Hau da, inor ez da estatu baten lurraldearen barnean agintariari aurka egiteko gai, baina agintari horrek ez du eskubiderik beste estatu bateko agintariaren aurka jotzeko. Ikuspegi horrek goia jo zuen [[Makiavelo]]ren ''Printzipea'' eta [[Thomas Hobbes]]en ''Leviathan'' lanekin.
 
[[Immanuel Kant]]en eraginez, teoria horrek aurrerapauso bat eman zuen XVIII. mendean; estatu-nazioetako agintariak gerra saihesteko eginbeharra zutela aldarrikatu zuen, batez ere [[demokrazia|sistema demokratikoa]] zeukaten herrialdeen artean.
 
Nazioarteko Harremanen ikasketa eta ikerketa gehiena unibertsitate britainiarrek zuzendu zuten hasieran. Gai horretako beren beregi sortutako lehen katedra unibertsitarioa [[Aberystwyth]]eko ([[Gales]], [[Erresuma Batua]]) unibertsitatean sortu zen [[1918]]an. Hortik hedatu zen, ondoren, [[Geneva]]ra ([[Suitza]]), [[Amerikako Estatu Batu]]etara zein [[Londres]]era.
 
== Teoria nagusiak ==