Tifus: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 95.20.45.126 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
||
1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
[[Fitxategi:Epidemic typhus Burundi.jpg|thumb|150px|Tifusak sortutako exantema]]
'''Tifusa''' [[Rickettsia]] generoko [[bakterio]]ek eragindako gaitz multzoa da. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza ''Rickettsia'' espezie batek sortua.
Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute [[arkakuso]]ek, [[zorri]]ek, kaparrek eta [[akaro]] bezalako [[artropodo]]ek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte [[Rickettsia]] patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.
Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: [[sukar]] handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.
Ez da nahastu behar tifusa eta [[sukar tifoide]]a. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). [[Salmonella]]k sortutako gaitza da, ''Rickettsia''rekin zer ikusirik ez duena.
== Tifus motak ==
* Tifus epidemikoa: ''Rickettsia prowazekii''-k sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.
* Tifus endemikoa: ''Rickettsia typhi''-k eragindakoa. Arratoiek daramatzaten arkakusoek transmititzen dute. Aurrekoarekin alderatuta ez da hain larria.
* Mendi Harritsuetako sukarra (edo sukar makulatua): ''Rickettsia rickettsii''-k eragindakoa. [[Estatu Batu]]etako lurralde hartan diagnostikatu zen lehenengo aldiz, eta hortik datorkio izena. Kaparren bitartez transmititzen da. Tratamendurik ezean hilkorra izan daiteke.
== Tratamendua ==
[[Tetraziklina]]k eta [[kloranfenikol]]a dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak dira ''Rickettsia''k akabatzeko.
== Prebentzioa ==
Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako [[txerto]]ak daude, baina ez dute behin betiko immunitatea bermatzen.
== Ikus, gainera ==
* [[Epidemiak Euskal Herrian]]
[[Kategoria:Bakteriar gaixotasunak]]
[[ar:تيفوس]]
[[cs:Skvrnitý tyfus]]
[[da:Plettyfus]]
[[de:Fleckfieber]]
[[en:Typhus]]
[[eo:Tifo]]
[[es:Tifus]]
[[et:Tüüfus]]
[[fa:تیفوس]]
[[fi:Pilkkukuume]]
[[fr:Typhus]]
[[he:טיפוס הבהרות]]
[[hu:Tífusz]]
[[id:Penyakit Rickettsia]]
[[io:Tifo]]
[[it:Tifo esantematico]]
[[ja:チフス]]
[[kk:Бөрітпе сүзек]]
[[ko:발진티푸스]]
[[ms:Tifus]]
[[nl:Vlektyfus]]
[[no:Flekktyfus]]
[[pl:Tyfus plamisty]]
[[pt:Tifo epidémico]]
[[ru:Сыпной тиф]]
[[sk:Škvrnitý týfus]]
[[sv:Fläcktyfus]]
[[th:ไข้รากสาดใหญ่]]
[[tr:Tifo]]
[[uk:Висипний тиф]]
[[zh:斑疹傷寒]]
|