Vedda etnia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Veddah Man.jpg|thumb|alt=1=Veddah man from Sri Lanka resembling Australian Aborigines|[[Sri Lanka]]ko vedda gizona.]]
 
'''Vedda''' [[Asia]]n, [[Sri Lanka]] uharteko ekialdeko oihanetan eta mendietan bizi den [[etnia]] da. Uharteko lehen biztanleak izan ziren veddak. Arrazaz zurien eta beltzen artekoak dira, eta nolabaiteko antza dute australiar jatorriko leinuekin: txikiak dira (1,55 m), azal ilunekoak, [[dolikozefalo]]ak, betzulo-gain nabarmenak dituzte, sudur zabal zapala eta ezpain lodiak. Haietako batzuek oso molde zaharreko kultura gorde dute, [[Harri Aro]]koa ia-ia, [[harpe]]etan bizi dira, eta [[fruitu]]ak biltzetik, [[ehiza]]tik eta [[arrantza]]tik bizi dira. Haien jatorrizko hizkuntza [[vedda hizkuntza]] da, baina gaur egun hainbat veddaren [[lehen hizkuntza]] [[sinhala]] edota [[tamilera]] dira. Gaur egun srilankarrekin nahastuta bizi dira ia guztiak: 1911n, gobernuaren arabera, 5.500 inguru ziren, eta 800 baino ez srilankarrengandik bereiz bizi zirenak 1964an.
 
== Erreferentziak ==