Errinozero zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
'''Errinozero zuria''' ([[izen zientifiko]]a: '''''Ceratotherium simum''''') [[Ceratotherium]] generoko [[animalia]] da. [[Perisodaktilo]]en barruko [[Rhinocerotidae]] familian sailkatuta dago.
 
[[Errinozero]]-espezierik handiena da. [[Elefante]]a kenduta, bera da lehorreko [[ugaztun]]ik handiena: 2 m inguru izaten da garai, eta isats eta guzti 5 m luze izatera irits daiteke. 3.500 kg inguru pisatu ohi du. Bi adar izaten ditu, bata, aurrekoa, 90 cm luzekoa gaur harrapatzen direnetan, baina 137 cm luzekoak ere aurkitu izan dira; eta bestea, 60 cm-koa. Oso buru luzea du, ahoa zabala, eta goiko ezpainean behatz-egiturako luzakin bat du. Belarjalea da, eta gogokoago ditu belardiak basoak baino. Desagertzear zegoenm eta babesteko neurriak hartu zirelako ugaritzen ari da berriz pixkanaka. [[Hego Sudan]]en, [[Afrika Erdialdeko Errepublika]]n, [[Zaire]]n, eta [[Zambezi]] eta [[Orange ibaia|Orange]] ibaien artean bizi da.{{lur erref}}
 
== Erreferentziak ==