Nazca kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ar, be, bg, da, de, es, fa, fr, hu, it, ja, ka, lt, mk, nl, nn, no, pl, pt, ro, ru, sh, tr, uk, zh
No edit summary
1. lerroa:
[[Image:Orca mitica nasca.jpg|thumb|right|''[[Ezpalarta]]'', Nazca zeramika, Larco Museoa. [[Lima]], [[Perú]]]]
'''Nazca''' [[Peruko historia|Antzinako Peru]]ko kultura bat zen, Nazca probintzian sortua (Ica departamenduan) [[I. mende]] inguruan eta [[VI. mende]] arearte iraun zuena. Antzekotasun nabarmena du [[Paracas kultura]]rekin, Nazcako oihaletako irudietan edo zeramikazko ontzietan esaterako, eta Nazca Paracasko kulturaren eratorria zela esan daiteke horrenbestez.
 
Dena dela, Paracasen adierazpide nagusi gisa oihalgintza[[oihal]]gintza erabili zen bezala, Nazca kulturan aldaketa bat egon zen, eta zeramikak[[zeramika]]k hartu zuen oihalgintzaren lekua. [[Arkitektura]] aski apala zuten. Ez da pezozko edo harrizko eraikin handirik aurkitu ; etxeak txikiak ziren, adobezko[[adobe]]zko hormekikoak, eta herrixketan bezala antolatuta bide zeuden. Nazca kulturako hiri nagusia [[Cahuachi]] izan zen; hango aztarna aipagarrienak hilobiak dira : ganbaraganbera batera iristen den putzu modukoak dira eta, Paracas kulturako joerari jarraituz, oihalez estalita agertu dira gorpuak. [[Piramide]] txikiak eta terrazak ere aurkitu dira.
 
Baina hilobietako zeramika aberatsak dira kultura honetako arte lan bitxienak.
 
Adituen ustez, [[zeramika]] lantzeko artista espezializatuak zituzten, eta teknikak maila gorena iritsi zuen haien eskuetan. Moldeei dagokienez ez dira oso bereziak -esfera formako ontziak egiten ziren baztezbatez ere-, baina bikainak dituzte kolorea eta marrazkiak . Hasieran Paracasko artearen eragina nabarmendu zen, baina denborarekin gero eta elementu sinboliko eta izadiko[[izadi]]ko moldeetatik urrunagokoak agertu ziren. Ale meheko buztina erabili zen, maskor xehetuarekin nahasturik edo mikarekin nahastutako harea bestela. Buztina[[Buztin]]a egosi aurretik margotzen zuten, hamar kolore oinarrizko erabiliz ; irudiak beltzez marrazten ziren lehenik, hondo zuriaren gainean, oro har, eta ondoren kolore lauez betetzen ziren. Gaiei dagokienez, errepertorio abstraktua eta sinbolikoa zuten, esan bezala ; sarritan agertzen dira, esaterako, uretako katua, katu deabrua, eta ugariak dira, halaber, irudi geometrikoak, azkenaldian batez ere.
 
== Erreferentziak ==