Peruko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa:
 
Eratze garaian zehar, lehen herrixkak eta antolaketa politikoak agertu ziren, eta [[Teokrazia|estatu teokratikoak]] agertzea ahalbidetu. Hauen artean dago Caral zibilizazioa. Honen ondoren, hainbat kultura iraunkor jaio ziren, bi nagusiak [[Chavín]] kultura ([[1000 K. a.]]-[[200 K. a.]]) eta [[Paracas]] kultura ([[800 K. a.]]-[[200]]) zirela.
 
=== Eskualdeko garapen garaia (-200 - 900) ===
[[Fitxategi:Nazca monkey.jpg|thumb|200px|[[Nazca]] kulturan garatu ziren [[Nazca eta Pampas de Jumanako lerro eta geoglifoak|Nazcako lerro]] ezagunak ([[400]]-[[650]]).]]
Eskualdeko garapen garaia, batzuetan Garai klasikoa deitua, Chavín kulturaren eta kosmogoniaren gainbeherarekin hasi zen. Garai honen ezaugarrietako bat eskualdeen bakartzea da: eskualde bakoitzak entitate politiko txikiak dituzten bakoitzak bere eredu kulturala garatuz. Elkarren arteko harremanak merkataritza baino ez da. Hurrengo garaian garatutako Chimú eta Inken zibilizazioak agertu arte, hauek dira nagusiak:
* [[Nazca]] kultura ([[200 K. a.]]-[[600]])
* [[Tiwanaku]] kultura ([[100 K. a.]]-[[1000]])
* [[Moche]] kultura ([[100]]-[[700]])
* [[Recuay]] kultura ([[200]]-[[700]])
* [[Maranga-Lima]] kultura ([[500]]-[[900]])
* [[Huari]] kultura ([[600]]-[[1000]])
 
=== Garai inperiala (900-1532) ===
{{sakontzeko|Inkak}}
 
Garai inperiala, batzuetan garai klasiko ondokoa deitua, Huari kulturaren gainbeherarekin hasi zen. Alboko kulturak menperatzeko asmoa zuten estatuak agertu ziren. Hauen artean daude [[Chimú]], [[Chance]] eta [[Chincha]] kulturak.
Andeetako antzinako kulturen artean [[inka]] zibilizazioa nagusitu zen lurraldean. XII. mendearen inguruan sortu zen; XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan. Gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia eta Argentinako eta Txileko iparraldea hartzen zituen.
 
Hala ere, [[Inka zibilizazioa]] nagusitu zen lurraldean. Inkak hegoaldeko tribu gerlaria zen. Gutxinaka, iparralderantz hedatu ziren [[1100]] eta [[1300]] artean, [[Cuzco]]ko haran emankorrera iritsi arte. hedapen handia [[1438]]an hasi zen, [[Pachacutec]] buruzagiarekin, alboko lurraldeak konkistatzen hasi zelako. Garai honetako azken 70 urteetan, Cuzcoko erresuma [[Ande]]etan hedatzen zen inperioa sortu zen: [[Inka Inperioa]].
 
Nahiz eta XII. mendearen inguruan sortu, XV. mendearen erdialdetik aurrera izan zituen urterik oparoenak, eta Hego Ameriketako inperio ahaltsuena eta handiena izatera iritsi zen espainiarrak heldu aurreko urteetan. Gaur egungo Peru, Ekuador, Bolivia eta Argentinako eta Txileko iparraldea hartzen zituen. XVI. mende amaieran, [[Pachacutec]] buruzagiak ([[1438]]-[[1471]]) [[Tupac Yupanqui]] semeari (?-[[1493]]) igaro zion boterea, inperioa egungo [[Ekuador]]ko lurraldeetaraino hedatuz. Haren seme [[Huayna Capac]] buruzagiak (?-[[1527]]) egungo [[Kolonbia]]raino hedatu zuen lurraldea. Huayna Capac-en [[Huascar]] eta [[Atahualpa]] semeen arteko ondorengotza gerra piztu zen. Bigarrenaren gudarosteak irabazi zuen, espainiarrak eskualde honetara iritsi zirenean.
 
== Peruko konkista (1532–1572) eta erregeordetza (1542–1824) ==