Stralsund: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
No edit summary |
||
27. lerroa:
| web = http://www.stralsund.de
}}
'''Stralsund''' [[Alemania]]ko herri bat da, [[Mecklenburg-Aurrepomerania]] estatuan kokatua. [[UNESCO]]k Stralsund eta [[Wismar]]reko hirigune historikoak [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zituen 2002an. [[Strelasund itsasartea]]k [[Rügen]] uhartean eta Stralsund banatzen ditu.
== Historia ==
1168an [[Danimarka|daniarrek]] [[Rügen]] uhartea eta inguruko lurrak konkistatu zituzten. Garai hartan Dänholm uharte txikia eta parean zegoen arrantzale herrixkari ''Strale'' izena eman zitzaion, zeinak polabieraz (bertako [[eslaviar]]ren hizkuntza) "gezia" esan nahi duen. ''Sund'' atzizkiak aldiz [[daniera]]z "itsasartea" esan nahi du, Rügen uhartea eta kontinentearen arteko pasabideari erreferentzia egiten diolarik.
Hurrengo urteetan merkatari germaniarrak etrotzen hasi ziren eta poliki poliki hiria garatuz eta aberastuz joan zen. Lübeck hiriak hau ikustean su eman zion Stralsundi 1249an. Hiria berriz jaso beharra izan zen, oraingoan baina harresi sendoak inguratu zuen. 11 ate zituen harresi honek, bai eta zelatatzeko 30 dorre ere. 1293an [[Hansa]] Ligan sartu zen eta 300 itsasontziko flota izatera ere iritsi zen.
[[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]n gatazka gogorra bizi izan zuen Stralsundek. [[Habsburgo]]tarren Albrecht von Wallenstein generalak hiria setiatu zuen 1628an eta Stralsundek setioa gainditu zuen daniarren eta [[suedia]]rren laguntzarekin. 1630an suediarrek gotorleku handia ezarri zen bertan. [[Westfaliako bakea]]k (1648) Suediaren jabetza berretsi zuen eta hala iraun zuen [[Napoleon]]ek 1807an setiatu eta bereganatu zuen arte. [[Napoleondar Gerrak]] 1815ean bukatzean [[Vienako Batzarra]]k [[Prusia]]ren eskutan utzi zuen Stralsund.
[[Bigarren Mundu Gerra]] bukatzean [[Ekialdeko Alemania]]n gelditu zen 1990ean [[Alemaniaren birbateratzea|Alemania biak batu]] ziren arte.
== Ondasun nabarmenak ==
{{Gizateriaren ondare infotaula
| Izena = Stralsund eta [[Wismar]]reko hirigune historikoak
| Irudi = Nikolaikirche Rathaus HST.jpg
| Oina =
| Tamaina = 240
| Mota = Kulturala
44 ⟶ 55 lerroa:
| Arriskua =
}}
* '''Udaletxea (''Rathaus''):''' Adreilu gorriz eginiko eraikin [[gotiko]] hau 1370an jaso zuten. Kobrez estalitako zazpi dorretxo ditu eta fatxadan sei gablete ikus daitezke.
* '''San Nikolas eliza (''Nikolaikirche''):''' Stralsundeko elizarik zaharrena da, 1276an eraiki baitzen. 1394ko erloju atronomiko bat du barnean.
* '''Andre Mariaren eliza (''Marienkirche''):''' Hiriko elizarik handiena den hau 1383-1473 artean eraiki zuten eta erabat [[gotiko]]a da. XVII mendean 104 metrotako dorre oktogonala eraiki ziotenean munduko eraikin handiena bihurtu zen 1625—1647 artean.
* '''Merkatu zaharraren plaza (''Altes Markt''):''' Udaletxea eta san Nikolas eliza bertan daude. Hauetaz gain badaude hainbat etxe interegarri ere, besteak beste XIV mendeko '''Wulslamhaus''' gotikoa eta '''Commandantenhaus''' [[barroko]]a, sudiarren komandantearen etxea izan zena.
== Herri eta hiri senidetuak ==
* {{Herria|SWE|Malmö}}
|