Ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
== Definizioaren arazoa ==
 
Ekonomia [[definizio|definitzerakoan]] lehenengo arazoa ekonomia iharduerajarduera ekonomikoen multzoa (sistema ekonomikoa) edo iharduera ekonomikoak aztertzen dituen zientzia den planteatzean datza. [[Ingelesa|Ingelesez]] hitz ezberdinak dituzte bi adierak azaltzeko: [http://en.wikipedia.org/wiki/Economics ''economics''] zientzia ekonomikoa da eta [http://en.wikipedia.org/wiki/Economy ''economy''] [[sistema ekonomiko]]a da. Euskaraz hitz bakarra dago bi adierak adierazteko eta beraz, testuingurua zein den ulertu beharko da aidera bata edo bestea. Nahasteko arriskua dagoenean, '''zientzia ekonomikoa''', '''sistema ekonomikoa''' edo '''jarduera ekonomikoa''' terminoak erabil daitezke. Dena den, zientzia adierak jarduera ekonomikoaren izaera ere hartzen du, hasierako definizioan ikus daitekeen bezala.
 
[[Ekonomia politiko]]a terminoa ere erabiltzen da zientzia ekonomikoa izendatzeko, batik bat sistema ekonomikoaren ikerketa bere osotasunetik eta politikarekin harremanetan egiten denean. [[Politika ekonomiko]]a, berriz, zientzia ekonomikoak ekonomiaren arazoetarako ematen dituen irtenbide eta aplikazioak biltzen dituen terminoa da<ref>{{es}} Sergio Ricossa: [http://books.google.es/books?id=F72q1YngcScC&printsec=frontcover&source=gbs_navlinks_s#v=onepage&q=&f=false ''Diccionario de economía'' (''economía'' sarrera)], 205. orrialdea.</ref>.