«Cusco»: berrikuspenen arteko aldeak

4 bytes removed ,  Duela 8 urte
ez dago edizio laburpenik
| oharrak =
}}
'''Cuzco''' edo '''Cusco''' (bigarrena idazteko modu ofiziala [[Peru]]n) ([[kitxua]]z ''Qusqu'' edo ''Qosqo'') [[Cusco eskualdea]]ren hiriburua da, [[Inka Inperioa]]ren hiriburua izandakoa.
 
Herrialdeko hegoaldeko mendilerroan dago, Huatanay ibaiaren arroan. Bere biztanleria, gutxi gora-behera, 300.000 biztanlekoa da. Peruko toki turistikorik nagusiena da, eta, hiria bisitatzera, urtean, 1.000.000 bat pertsona joaten dira. [[UNESCO]]k, [[1983]]an, [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
[[Fitxategi:Cuzco.jpg|thumb|300px|right|Hiriaren ikuspegi orokorra. Antzinako grabatua]]
 
== Izena eta bere etimologia ==
 
Hiriaren izenaren jatorria [[kitxua]]zko ''Qusqu'' edo ''Qosqo'' da. Tradizioak dioenez, ''erdigunea, zilborra, gerrikoa'' esan nahi du. [[Inken mitologia]]ren arabera, bertan, beheko mundua edo [[Uku Pacha]], mundu ikusgaia edo [[Kay Pacha]] eta goiko mundua edo [[Hanan Pacha]] elkartzen baitziren. Honela, hiria, ''munduaren zilborra'' deitua izan zen eta hala deitua da oraindik ere, unibertsoari erreferentzia eginez. Hala ere, egungo kitxua hizkuntza bakar batek ere ez du lotzen aipaturiko hitza aipaturiko esanahiarekin.
 
 
=== Fundazio espainiarra eta erregeordetza ===
 
[[Espainia]]r [[konkistatzaile]]ek, egungo [[Peru]]ko lurraldera iritsi zirenean, bazekiten, euren xedea, Inka Inperioko hiriburua zen Cusco hartzea zela.
 
 
=== Errepublika ===
 
[[Peru]]k, bere independentzia aldarrikatu zuen [[1821]]ean, eta Cusco hiriak, bere garrantzia mantendu zuen herrialdearen antolaketa politiko-administratiboari dagokionez. Hain zuzen ere, [[Cusco departamendua]] sortu zen, [[Brasil]]eko mugarainoko [[Amazonia perutarra]]ren lurraldeak ere hartzen zituena. Cusco hiria izan zen departamendu horren hiriburua, eta perutar andeetako hegoekialdeko hiririk garrantzitsuena.
 
 
=== Sariak ===
 
* [[1933]]an, [[Argentina]]ko [[La Plata]] hirian egindako Amerikanisten Biltzarrak, hiria, '''"Amerikako Hiriburu Arkeologiko"''' bezala izendatu zuen.
* Geroago, [[1978]]an, [[Italia]]ko [[Milan]] hirian eginiko Munduko Hiri Handietako Alkateen 7. Konbentzioak, Cusco, '''"Munduko Heredentzia Kultural"''' bezala izendatu zuen.