Espainiako enparantza (Bartzelona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
| irudi-oina = Bartzelonako Espainiako enparantzaren ikuspegi orokorra, aztealdean [[Palau Nacional (Bartzelona)|Montjuïceko Jauregi Nazionala]] ikus daitekelarik.
| herria = [[Bartzelona]]
| helbidea = [[ExampleEixample]]
| herrialdea = Katalunia
| lurraldea = [[Bartzelonako probintzia]]
19. lerroa:
| webgunea =
}}
[[Bartzelona]]ko '''Espainiako enparantza''' ([[katalan]]eraz ''Plaça d'Espanya'') hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. [[Eixample]] barrutian dago. [[1929]]ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, [[Josep Puig i Cadafalch]] eta [[Guillem Busquets]] arkitektoen proiektuen arabera eta [[Antoni Darder]]rek amaitu zuen. 200 [[metro]]ko diametroa du.
 
Enparantzaren erdian [[Josep Maria Jujol]]ek [[1928]]an proiektatutako iturria dago. Aintzineko [[Madril]]erako errepidean zegoen muino baten gaineko Bartzelona udalerriaren bukaera agertarazten zuen gurutze bat zegoen lekuan kokatzen da. Gurutze hau ''Creu Coberta'' bezala ezagutzen zen eta Sants Barrutiko auzo nagusienetako bati izen eman zion. Jujolek monumentu hau uraren omenez planteiatu zuen. Multzo eskultoriko bakoitzak espainiar kostaldeak bustitzen dituen itsaso edo ozeanoetako bat irudikatzen du. Eskultura guzti hauek [[Miquel Blay]] eskulturgilearen eskutik sortu ziren. [[Mediterraneoa]], [[Ebro ibaia]]rekin gazteez inguratutako gizon gazte batez irudikatzen da. [[Ozeano Atlantikoa]], [[Tajo]] eta [[Guadalquivir]] ibaiek gazteez inguratutako bi agureekin irudikatzen dira. [[Bizkaiko golkoa|Kantauri itsasoa]], bere arroa osatzen duten ibai motz eta azkarrak irudikatzen dituen nerabe gaztetxoekin.