Mugimendu modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Aldatua: nl:Rationalisme (architectuur)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-barrako +barreko)
27. lerroa:
Egoera historiko berriak, eta nazioarteko arte modernoak, eragin handia izan zuten Euskal Herriko arkitekturan 1930. urte inguruan. Goian aipaturiko Martín Domínguezek hitzaldi-sail bat antolatu zuen Bilbon 1928an; abangoardiei buruz mintzatu ziren han Sánchez Arcas, Luis Lacasa eta García Mercadal. Honela zioen Mercadalek hango saio batean: “arkitektura-ikusmolde orok, ezer mereziko badu, ikusmolde soziala ere berekin du… Munduko Neguri guztiak daude, egon, mehatxu bikoitz baten pean. Badirudi estetika berri batek eta ordena sozial batek mehatxatzen dituztela”. Abangoardiari buruzko interesa handia zela Euskal Herrian garbi adierazten du Bauhauseko sortzaileak, W. Gropiusek, arkitekturaren irakaskuntzaz eta funtzioaz mintzatzeko 1930ean Bilboko Carltonen eman zuen hitzaldiak. Urte horretan bertan, Gipuzkoako Ateneoak arkitektura eta pintura modernoko erakusketa bat antolatu zuen Kasinoan; arkitekto arrazionalista handiek hartu zuten parte hartan, hala nola García Mercadal, Churruca, Aizpurua eta Labayenek. Azken bi horiek, donostiarrak biak, Vallejo bizkaitarrarekin batera, izan ziren Espainiako GATEPAC arkitektura modernoko elkartea sortu zuten euskal arkitektoak, talde katalan eta madrildarrekin batera. Era horretan areagotu zen abangoardia arrazionalistak Euskal Herrian zuen garrantzia. Mugimendu horren aitzindari nagusia donostiar bat izan zen, José Manuel Aizpurua; zoritxarrez, ordea, oso lan gutxi egin ahal izan zuen, gerran hil baitzuten 32 urte besterik ez zuela. Beste arkitekto handi bat izan zuen lankide, Joaquín Labaien.
 
Bulego bat zuten biek, Donostiako Prim kalean, fatxada modu abangoardistaz apaindu zutena. Aizpuruaren arrazionalismoa, Le Corbusierren pentsamoldeari jarraiki, IbarrakoIbarreko eskoletan ageri da batez ere: pilote gainean dago eraikia, aterpeduna izan dadin jolaslekua; aipagarriak dira orobat bere soiltasun arrazionalistagatik, Donostian, Madril Kafetegia, Yacaré Cluba eta Sacha aretoa, zoritxarrez desagertuak hirurak. Nolanahi ere, Aizpuruaren lan garrantzitsuena eta ezagunena, hau ere Labaienekin lankidetzan egina, Donostiako Klub Nautikoa da (1929). Nautikoa da, izan ere, orduan “arkitektura moderno” zeritzanaren adibide argienetako bat, arkitektura hark erreferentzia nagusietako batzuk itsas eraikuntzan baitzituen.
 
Eraikin horren kokalekua, itsasbazterrean ainguratutako itsasontzi bat dirudiela, ezin hobea zen arrazionalismoaren ezaugarriak gauzatzeko: lerro horizontalak, terraza mailakatuak, leiho jarraitua, hegalak, forma biribilduak, etab.