Shankill Butchers: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Shankill Butchers''' (literalki "Shankillgo Harakinak") [[1970ko hamarkada]]n [[Ipar Irlanda]]n izua zabaldu eta aski ospetsua bilakatu zen [[loialista]] hiltzaile talde bat izan zen. Talde honetako kide asko une berean [[Ulsterko Boluntarioen Indarra|Ulsterko Boluntarioen Indarra (UVF)]] erakunde armatuko kideak ere baziren. [[Ipar Irlandako gatazka]]ren kontestuan jardun zuen.
 
Talde honek bere erasoak [[Belfast]] hirian eta gauez burutu ohi zituen, hauetan kaletik zihoazen zibil katolikoak ausaz hautatu, bahitu, torturatu eta azkenik hil egiten zituzten (normalki zintzurra moztuz). Shankillgo harakinek gutxienez hemeretzi pertsona hil zituzten: katolikoen aurkako eraso horien artean, talde paramilitar unionisten arteko mendekuetan gauzatutako biktima protestanteak ere bazeudelarik. Denbora luzez eta Shankillgo biztanleek talde honi zioten izua zela eta, bere kideak atxilotzeko zailtasunak jazo ziren, azkenik [[1979]]an poliziak desegin zuen arte. [[1982]]an [[Behin-behineko IRA]]k Shankillgo Haakinak taldearen buruzagia zen [[Lenny Murphy]] tiroz hil zuen.