Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
'''Zaraitzu''' [[Nafarroa]]ko ipar-ekialdean dagoen ibarra da, [[Zangozako merindade]]an. Mendebaldeko [[Pirinio]]etako eskualdea da.
 
Gaur egun 1.663 biztanle baino ez ditu ibarrak, 310 km2-ko azaleran bizi direnak (5,5 bizt/km2 inguru). Hiriburua [[OtsagabiEzkaroze]] da, [[Otsagabia]] eskualdeko herririk populatuena eta handiena da eta [[Itzaltzu]], berriz, biztanle gutxien duen udalerria da.
 
[[Fitxategi:Zaraitzu kartela.jpg|thumb|left|175px|Zaraitzuko sarreran dagoen kartela]]
 
== Zaraitzuera ==
Bertako [[euskalki]]a, [[zaraitzuera]] edo ''"Zaraitzuko uskara"'', bertakoek oraindik erabiltzen zuten [[XX. mendea]]ren bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. Koldo Zuazoren sailkapenean, ordea, [[Erronkariera]] eta Zaraitzuera [[Ekialdeko Nafarrera]] deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.
 
Gaur egun, [[Euskararen Foru Legea]]k bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, [[Otsagabia]], [[Ezkaroze]], [[Jaurrieta]], [[Espartza-Zaraitzu]], [[Sartze]], [[Gorza]], [[Orontze]] eta [[Itzaltzu]] alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean [[Galoze]] dugu bakarrik.
Anonymous user