Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
193. lerroa:
:Hobeto begiratuta, ItzuL-eko [http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/29149 lehen mezuan] nire ustez argi eta garbi esaten du: "Bizkaia bezala: '''Bizkaia''', Bizkaian, baina Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaira" eta "badirudi egokiena hau dela: '''Abandoibarra''', Abandoibarrean, Abandoibar(re)tik,...." Zer uste duzu?--[[Lankide:Assar|Assar]]; [[Lankide eztabaida:Assar|(erantzun hemen)]] 18:39, 30 urtarrila 2012 (UTC)
:: Nire ustez, [http://www.google.es/search?q=%22bizkai+euskara%22&ie=utf-8&oe=utf-8&aq=t&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a ''Bizkaia'' bezala]: ''Salburu auzoa''. Hitz elkarketa guztietan galtzen duela bukaerako ''-a'', alegia. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2012-01-30, 18:46
:: Aurkitu dut guztiz argigarri izango zaigun adibide bat: ikus Euskaltzaindiaren ''155. araua: Nafarroako udal izendegia'' testuan, «Basaburua (-a)» sarrera. Ohar hau dakar: Deklina tzean, gogoan izan ''Abaurrepea'' izenaren oin-oharra. Eta «Abaurrepea (-a)» sarreran:
{{aipu|Euskaltzaindiak 141. arauan zehazten duen bezala, izenen amaieran ageri den ''-a'' hori ez da berezkoa izaten, artikulua baizik eta, ondorioz, izena deklinatzean azken artikulu hori zenbait kasutan galtzen da. Gainera, kontuan izan behar da ''-a'' horren aurrean kontsonantea (Abaurregaina) ala bokala (Abaurrepea) doan.
 
Abaurrepea izena erabiltzean, honakoa da bidea: ''Abaurrepea, Abaurrepearekin, Abaurrepean''..., baina ''Abaurrepeko, Abaurrepetik, Abaurrepera...'' Era berean, izen honek bere azken ''-a'' galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean, adibidez: ''Abaurrepe maitea, Abaurrepe osoan, gure Abaurrepe hau...''}}
:: Ondo izan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2012-01-30, 18:56