Shankill Butchers: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
Talde honek bere erasoak [[Belfast]] hirian eta gauez burutu ohi zituen, hauetan kaletik zihoazen zibil katolikoak ausaz hautatu, bahitu, torturatu eta azkenik hil egiten zituzten (normalki zintzurra moztuz). Shankillgo harakinek gutxienez hemeretzi pertsona hil zituzten: katolikoen aurkako eraso horien artean, talde paramilitar unionisten arteko mendekuetan gauzatutako biktima protestanteak ere bazeudelarik. Denbora luzez eta Shankillgo biztanleek talde honi zioten izua zela eta, bere kideak atxilotzeko zailtasunak jazo ziren, azkenik [[1979]]an poliziak desegin zuen arte. [[1982]]an [[Behin-behineko IRA]]k Shankillgo Haakinak taldearen buruzagia zen [[Lenny Murphy]] tiroz hil zuen.
 
Martin Dillon kazetariaren liburuan jartzen duenez, [[Lenny Murphy]]ren taldeak "berez jada heriotza eta suntsiketaren ondorioz zaildutako herrialdea bortizkeria paramilitar izugarri baten mailara goratu zuen".<ref>[http://books.google.es/books?id=vUijS8Fsbf4C&printsec=frontcover&dq=shankill+butchers&hl=es&ei=UEebTO2AK8HIswao16CqBA&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=1&ved=0CDMQ6AEwAA#v=onepage&q&f=false ''The Shankill Butchers: the real story of cold-blooded mass murder'', Martin Dillon Routledge argitaletxea, New York, 1999, ISBN-13: 978-0415922319, Hitzaurrea.]</ref> Bere ohiko ''modus operandi'' delakoa Belfast hiriko auzo protestantea den [[Shankill Road]] kaleko tabernak itxitzean hasi ohi zen: autoz hiriko eremu katolikoetan barneratu eta auzasausaz pertsona bat bahitu ohi zuten. Bere erlijioa katolikoa zela ziurtatzean, hura basatiki torturatu eta azkenik zintzurra ebaki eta gorpua bere hartan kalean utzi ohi zuten. Modu honetan [[1975]]ko [[azaroa]] eta [[1977]]ko [[martxoa]]ren artean gutxienez sei pertsona hil ziren.
 
[[1976]]an Murphy armak izateagatik espetxeratua izan zen. [[Maze espetxea]]n zegoela bere taldeari hilketak burutzen jarraitzeko agindu zion, modu honetara susmoak beregan ezarri ez zitezen.<ref>[http://www.belfasttelegraph.co.uk/news/local-national/shankill-butcher-william-moore-found-dead-in-flat-was-due-to-face-questioning-14306112.html ''Shankill Butcher William Moore found dead in flat was due to face questioning''. Belfast Telegraph, 2009/5/18.]</ref> Azkenik taldearen kide gehienak atxilotu eta espetxeratuak izan ziren, taldea bera desegin zelarik. [[1979]]an hamaika taldekidetako zortziei bizi guztirako espetxe zigorra ezarri zitzaien.<ref>Wood, Ian S., [http://books.google.es/books?id=liiq7RU67OoC&printsec=frontcover#v=onepage&q=butchers&f=false ''Crimes of loyalty: a history of the UDA'' Edinburgh University Press Ltd., Edinburgh, 2006. ISBN 13: 978 0 7486 2426 3, 362. orr.]</ref>