Leintz Gatzaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
40. lerroa:
Leintz Gatzaga [[hiribildu]]a [[Deba ibaia]]ren goi-ibarrean dago kokatua, ibaiaren iturburutik oso hurbil eta ibarra ixten duten mendien ekialdeko hegala leuntzen den leku batean. [[Arlaban]] mendatetik oso hurbil dago eta, horregatik, hauxe da Gipuzkoan [[Erdi Aroa]]n fundatutako hiribilduetatik garaiena (600 m). Leku oso aproposa da, gainera, Deba ibarra [[Arabako lautada]]rekin eta [[Iberiar goi-lautada|Gaztelako goi-ordokiarekin]] komunikatzeko.
 
Hiribilduaren planoa oso erregularra da, jendea bertara bizitzera joan aurretik planifikatu baitzen. [[Lauki]] itxura du eta kale batek elkarzutik mozten dituen beste kale paralelo batzuen inguruan egituratua dago. Hiru kale nagusi ditu, ipar-ekialde zentzuan orientaturik eta [[sestra-kurba|sestra-kurbekiko]] paralelo antolaturik: Arrosario kalea, Santiago kalea eta horren jarraipena den Pilar kalea eta oso aldatua dagoen Gurutze kalea. Garai batean Araba aldera joateko bide zaharrak, ''Errepidea'' izenekoak, kale horiek mozten ditu, hiribildu osoa ere ekialde-mendebalde zentzuannorabidean mozten duela.
{| style="width: 50%; margin-bottom: 0px; align: "left"
| [[Fitxategi:2424 o Salinas de Leniz Ojanguren.jpg |thumb|150px|Kale bat 1915an1915ean]]
| [[Fitxategi:2010 Leintz Gatzagako herrigunea.jpg |thumb|150px|Kale bera 2010an2010ean]]
|}