Magdeburg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa:
}}
'''Magdeburg''' [[Alemania]]ko [[Saxonia-Anhalt]] [[Alemaniako autonomia estatu|estatu federaleko]] hiriburua da, [[Elba]] ibaiertzean kokaturik. [[Europa]]ko [[erdi aro]]ko hiririk garrantzitsuenetakoa da. Jatorrian, nukleo anitzeko [[Burgu (hirigintza)|burgu]] bat izan zen. Oton I.a, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko lehendabiziko enperadoreak agintaldiko zati gehiena hiri honetan eman zuen, eta katedralean lurperatu zuten.
 
== Ondarea ==
Aipagarriak dira XIII. mendeko katedral [[gotiko]]a eta XVII. mendeko udaletxea.
 
== Historia ==
54 ⟶ 51 lerroa:
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Royal Air Force|britainiar aire armadak]] gogor bonbakatu zuen 1994ko urtarrilaren 16an. Gerra bukatzerakoan hiriak 340.000 biztanle zituen eta [[Sobietar Batasuna|sobietarren]] okupazio eremuan gelditu zen, [[Ekialdeko Alemania]]n. Gerra aurreko eraikin gehienak eraitsi ziren, katedralaren inguruko hainbat etxe baino mantendu ez zirelarik. Alemania biak bateratzean Saxonia-Anhalt estatuaren hiriburu bihurtu zen.
 
== Ondasun nabarmenak ==
 
* '''[[Magdeburgeko katedrala]] (''Magdeburger Dom''):''' San Maurizio abatetxearen gainean eraiki zen 1209 eta 1520 artean. Ehun metroko altuera duten dorreekin Alemaniako katedral garaienetako bat da. Katedral [[gotiko]]a da.
* '''Udaletxea (''Rathaus''):''' XIII mendean merkatua egiten zen lekuan eraiki zen 1698an udaletxea [[pizkunde]]ko estilora.
* '''Saxonia-Anhlateko Lantag:''' [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] dieta biltzen zen eraikina da. 1724ko fatxada [[barroko]]a dauka.
* '''[[Magdeburgeko urezko zubia]] (''Wasserstraßenkreuz''):''' Europako ur bidezko zubirik luzeena dago Magdeburgen. 2003an eraiki zuten eta ia kilometro bateko luzera du.
 
== Ekonomia ==