Mikrouhin labe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
25. lerroa:
=== Bazkaria berotzeko ===
 
Guztia [[Waltham-]]en ([[Massachusetts]]) hasi zen. Urte ilun haietan, negu gorriek eragindako hotza itzela zen. Raytheon elkartean injeneruinjineru talde txiki bat, [[Percy SpencerrenSpencer]]ren zuzendaritzapean, radarren kalitatea hobetzen saiatzen ari zen. Lehenengo magnetroiek pultsazio bidez igortzen zituzten mikrouhinak, eta horrek beraien ahalmena murrizten zuen. Baina, hala eta guztiz ere, garai latz haietan lagungarriak suertatzen ziren, goizeko hotzak mangututako hatzak berotzeko.
 
Inolako babesik gabe hodi berriez esperimentatzen zuten bitartean, zenbait teknikarik eguerdiko bazkarirako prestatutako zopa eta beste jaki batzuk bertan berotzen zituzten. Haietariko batek, jakinguraz, ohiko amerikar artoarekin[[arto]]arekin zer gertatzen zen jakin nahi izan zuen: artaleak suziriak bezain azkar irten ziren.
 
Garai batean beharra eta jolasa zena zerbait desberdin bihurtzen hasi zen. Taldekoak saltxitxak, txerri-saiheskiak eta arrautzak egosten aritzen ziren. Mikrouhinek eragindako egosketa asmatu berria zen. Taxuketak eta komertzializazioak, ostera, zailtasun handiak topatu zituzten. 1949an egosketarako patente bat erregistratu zuten eta 1953an, '''Radarange''' markapean, aurreneko mikrouhin- labea merkatura atera zuten. Hala ere, arrakasta osoa izatetik urrun zegoen. Magnetroia oso tresna astuna zen eta bere salneurria, auto baten parekoa. Bere existentziaren lehenengo hamabi urteetan zehar mila ale baino ez ziren saldu eta, gehienak jatetxe handietan eta garraio-enpresetan. Bezeroetan nagusiena Japoniako[[Japonia]]ko trenbide konpainia izan zen.
 
Baina kontsumo arrunterako produktu bihurtzeko bidean, kostua biziki txikitu beharra zegoen, eta praktikotasuna handitu. Horretarako, besteak beste, hozketa-sistema kendu beharra zeukaten eta horrek teknologia osoa hasieratik birplanteatzea zekarren...