Mikrouhin labe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
 
Ur-molekulek eta beste osagai ugarik ([[gatz mineral]]ak, [[globulu gorri]]ak, deskonposatutako gorputz koipetsuak...) osatzen dituzte elikagaiak. Okelaren, arrainaren edo frutaren milimetro bakoitzak milioika ur-molekula dauzka. Mikrouhinen igorketaren eraginpean, molekula horiek uhinen norabiderantz orientatzen dira eta horren ondorioz, ur-molekulen astinketa bortitza sortzen da bat-batean. Horregatik, berotzen da elikagaien masa hain azkar. Aldi berean, ontziek ez dute energia elektromagnetikorik barneratzen eta ez dira berotzen.
 
=== Zer dira mikrouhinak? ===
 
Mikrouhinak naturan dauden lehen-lehenik, [[eguzki]]ak berak igortzen baititu. Mikrouhinak [[espektro elektromagnetiko]]aren zati bat dira. Espektro honek beste uhin ezagun batzuk ere biltzen ditu: [[irrati-uhin]ak ([[irrati]]a, [[telebista]]), [[izpi infragorri]]ak, [[izpi ultramore]]ak eta abar.
 
[[Uhin elektromagnetiko]] guztiek maiztasuna hertzetan adierazten dute. Hertza [[uhinen maiztasun]]a neurtzeko unitatea da, eta segundoko oszilazio edo bibrazio bat adierazten du. Etxean erabilitako mikrouhinen maiztasuna 2.450 megahertzekoa da.
 
== Historia ==