Epidemia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Snow-cholera-map.jpg|thumb|[[Londres]]en 1854an izandako izurritea [[John Snow]] doktoreak aztertu zuen, eta mapa hau egin zuen, historian izan den lehenengo azterketa epidemiologikoa. Puntuek hildakoak adierazten dituzte; gurutzeek, berriz, gaixoek edandako uraren jatorri ziren putzuak.]]
{{Ohar medikoa}}
 
'''Izurritea''', '''izurria''' edo '''epidemia''' lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion [[gaixotasun]]a da. Lekuan lekukoa izan daiteke (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat [[kontinente]]takoa edo mundu osokoa denean, [[pandemia]] hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hau [[gaixotasun infekzioso]]ekin erabiltzen da batez ere.
 
7. lerroa:
== Gaixotasunaren agerbideak ==
Hiru era nagusitan ageri da eritasuna gizakiarengan: [[zorne]] izurria, [[odol]] izurria eta biriketako izurria.
 
* '''Zorne izurria''' da maiztasun handienekoa, eta zorne pikor handiak sorrarazten ditu larruazalean.
 
* '''Odol izurria''' bat-batean agertu eta oso azkar hedatzen da eriarengan. Hori da erarik larriena.
 
* '''Biriketako izurria''' oso kutsakorra da, eta birika ehun osoa jotzen du.