«Alejandro Larrakoetxea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t («Alejandro Larrakoetxea Agirrezabala» izenburuaren ordez, «Alejandro Larrakoetxea» ezarri da)
t
'''Alejandro Larrakoetxea Agirrezabala''' (Izengoitiak: '''''Legoaldi''''', '''''Hipolito''''') [[Bizkai]]ko idazlea, [[BenitoBedita Larrakoetxea]]ren anaia ([[Zeanuri]], [[1892]]] - [[Markina]], [[1976]]). [[Karmeldar]]ra. Larrean egin zituen apaiz izateko ikasketak, eta Gasteizen egin zen apaiz, 1916an. Zuzenbide Kanonikoko irakaslea izan zen Begoñan, Calahorran eta Erroman. [[1936]]an bitartekari-lanak egin zituen, [[EAJ]]ko diputatuen eta [[Vatikano]]aren artean, eta elkarrizketa luze bat izan zuen Pizzardo kardinalarekin. Harreman horien lekuko da ''Euzkadi y el Vaticano'' (1976) izeneko liburua. Karmeldarren ordenako Nafarroako buru izan zen, 1948-1951 eta 1957-1960 urte bitarteetan, eta ondoren, Vatikanoko artxiboetan ikerlari ibili zen. Grimm anaien ipuin-sorta bat euskaratu zuen, eta 1930-1940 urte bitartean argitaratu zituen Bilbon, ''Grimm anayen ipuiñak'' izenburupean. ''Euzkadi'' eta ''Karmengo Argia'' aldizkarietan eman zituen argitara lanik garrantzitsuenak. Harena da, halaber, [[Miguel de Cervantes]] idazlearen ''La tía Cornelia'' obraren itzulpena.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{DEFAULTSORT:Larrakoetxea, Alejandro}}
[[Kategoria:Bizkaiko apaizak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko itzultzaileak]]
[[Kategoria:1892ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1976ko heriotzak]]
176.640

edits