Afasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
'''Afasia''' [[burmuin]]ean gertatutako [[traumatismo]] edo [[shock]] baten ondorioz [[mintzaira]] edota hizkuntza idatzia galtzeari deritzogu. EzNormalean ez du [[adimen]]a kaltetzen baina pertsonarentzat ondorio larriak ditu.
 
=Jatorria eta etimologia =
Hitz hau [[Armand Trosseau]] ([[1801]]-[[1867]]) medikuak sortu zuen. Etimologikoki grekaeraren ἀφασία (hitzik gabe) hitzaren deribazioa da. Harrezkero, [[ahots-aparatu]]tik kanpo gertatzen den hizkuntza nahaste bat da; adierazpen edo hizkuntzaren ulermena edo idatzizko edozein defizit sentsorial edo matxura esanahia hartu du, hau da, oso modu zabalean autoreen arabera nahiz eta definizio zehatza goikoa izatea.
 
= Zerk eragiten du afasia? =
[[Garun paralisi]] batek eragiten du kasu gehienetan. Paralisia, odoloa [[burmuin]]era heltzen ez denean gertatzen da. Buruko gaixotasunek, garuneko [[tumore]]ek edo beste hainbat kasu neurologikoek ere eragiten dute afasia, hala nola, [[alzheimer]]rak, [[parkinson]]ak etab. Gehienetan, garunean hizkuntzari dagokion "gune"ari egiten dio kalte: [[Brocca]] guneari eta [[Wernicke]] guneari besteak beste (ikus grafikoa). Kasu gehienetan, gune hauek ezkerreko hemisferioan daude kokatuak, baina, badaude "hizkuntzaren gunea" eskuineko hemisferioan duten zenbait pertsona ere.
 
= Nork jasaten du afasia? =