Afasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa:
 
C- Afasia osoa edo unibertsala
 
== Afasia arinak (jariakorrak) ==
 
Erlatiboki hizkera arina dutenak dira; gai izan ohi dira minutuko 20 hitz inguru esatera, hau da, 5-6 elementuz osaturiko esaldiak egiteko gai dira. Esaldiek, askotan luzeak, ez dute sintasiaten araudia betetzen. Kasu larrienetan, zentzurik ez duten hitz solteak askatuko ditu afasia duen pertsonak. Modu horretan, hizkuntza "huts" bat besterik ez du sortuko. Orokorrean ez dira heuren ezintasunaz ohartzen. Afasia arinak, ezkerreko hemisferioko lesioen eraginez sortzen dira.
 
== Afasia ez-arinak (ez-jariakorrak) ==
Hitz solteak eta esaldi oso motzak egiten dituzte. 2-3 hitz besterik ez dute erabiltzen esaldiak egiteko. Oso sinpleak diren egitura sintaktikoak erabiltzen dituzte: aditz gutxi erabiltzen dituzte eta askotan ez dituzte aditzak jokatzen. ''Telegrafo estiloa'' erabiltzen dutela esan ohi da; hau da, ez dute artikulurik, preposiziorik ez eta izenordainik erabiltzen ere. Afasia ez-arinak, arinak bezala, ezkerreko [[hemisferio]]ko lesioen eraginez sortzen dira.