«Titan (satelitea)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (r2.7.1) (robota Erantsia: hy:Տիտան (արբանյակ))
Titan ilargiaren osagai nagusiak [[arroka]] eta [[izotz]] tankerako materialak dira. 2004 urtean [[Cassini-Huygens]] zundak Titan aztertu zuenean honen gainazalaren inguruko informazio ugari bildu zen lehenekoz, ez baitzen ordurarte ilargiaren atmosferaren loditasuna dela eta datu askorik jaso. Zunda honek besteak beste [[polo]]en inguruan [[hidrokarburo]] likidoen [[aintzira]]k aurkitu zituen. Esan bezala aintzira hauek eta beren antzeko beste zenbait dira lurraz beste eguzki sisteman aurkitu den likido aztarna bakarra. Titanen gainazalean mendi eta krio-[[sumendi]] ugari aurkitu den arren oro har gainazala nahiko lau eta leuna da kraterrak eskasak direlarik, kraterren eskasia dela eta gainazala geologikoki gaztea dela esan liteke.
 
[[Nitrogeno]]a dugu Titanen atmosferaren osagai nagusia bertan metano eta etano hodeiak ikus daitezkelarik. Hainbat fenomeno klimatiko gertatzen da Titaneko atmosferan, [[haize]]-lasterrak eta [[euri]]teak besteak beste, fenomeno hauek gainazalean lurrekoen antzekoak diren egitura morfologikoak sortu dituzte, hots, [[duna]]k, [[hondartza]]k... gainera lurrean beala Titaneko eguraldiak urtaroen araberakoa da. Gainazal eta lurrazpiko likido eta nitrogenoz beteriko atmosfera dela eta Titan antzinako lur planeta sorberriarekin alderatu ohi da nahiz eta Titan askoz [[tenperatura]] hotzagoa duen. Aurrekoa dela eta askotan Titan [[mikrobio|mikrobiar]]-bizia estralurtarraren gordailua izan litekela esan izan da edo agian bizia sortu aurreko baldintzak dituen ingurunea duela materia organikoa baitu. Zientzialariek Titaneko gainazal azpiko ozeanoa bizia manten dezakeen ingurunea dela proposatu dute.Lurra baino handiagoa da.
 
== Zundak ==
Anonymous user