Hondakin-uren tratamendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
74. lerroa:
 
*uraren [[klorazio]]a, balizko mikrobio [[patogeno]]ak suntsitzeko
 
 
== Lohien tratamendua ==
 
Ikusi dugunez, hondakin-uren tratamendu primarioan eta sekundarioan material solido batzuk jalkitzen dira (esekiduran dauden substantziak eta materia organikoa eta mikrobio degradatzaileez osaturiko malutak). Ura garbitu ahala, daukan zikinkeria jalkinetan pilatzen da. Jalkinen multzo horrek "''lohi''" izeneko materiala osatzen du, berezko tratamendu bat jasotzen duena [[araztegi]]etan.
 
Nabaria denez, arazketa prozesuan sorturiko lohiak ibaietara edo itsasora zuzenean isuriko balira ez luke ezertarako balioko ekosistemara isuri aurretik ura garbitzeak. Lohi edo lokatz zikin horiek, hortaz, tratatu egin behar dira.
 
Ezer egin aurretik lohiak deshidratatu ohi dira. Lohien osagai nagusia ura da (%95), beraz ur hori kendu eta tratamendu primarioaren tangara bidali egiten da, garbitzeko.
 
Lohi kontzentratuek tratamendu ezberdinak izan ditzakete:
 
*bioerreaktoreetan, ingurugiro anaerobio batean hainbat mikrobiok lohiak degradatzen dituzte, biogasa sortzen. Bi mikrobio motek parte hartzen dute lohien degradazioan: [[hartzidura]] osatzen duten [[bakterio]] batzuek (hainbat [[Enterobakterio]]k, [[Clostridium]] eta [[Fusobacterium]] generoek...) eta oso anaerobioak diren [[metanogenoak|arkeobakterio metanogeno]]ek (Methanobacterium, Methanococcus...). Lehenengoek CO<sub>2</sub> eta H<sub>2</sub> gasak sortzen dituzte, eta bigarrenek metanoa. Gas horiek guztiek biogasa izenekoa osatzen dute, erregai moduan erabil daitekeena araztegian bertan.
:Bioerreaktoreetan burutzen den prozesu anaerobio honek denbora asko behar du (30 egun inguru) lohiak degradatzeko eta biogasa sortzeko. Prozesuak tenperatura altuak ere (36ºC) behar ditu.
 
*[[ongarri]] bihurtu: horretarako zerrautsa, zuraren txirbila edo lastoa gehitzen zaizkio lohi deshidratatuari.
 
*hainbat kasutan lohiak ez dira aprobetxatzen eta deuseztatzen dira, erreketa eginez, esaterako.
 
 
 
[[Kategoria: Bioteknologia]]