Hondakin-uren tratamendu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
47. lerroa:
 
Bi motatako tratamenduak erabiltzen dira materia organikoa jaisteko: lohi aktibatuena eta jario bidezko iragazketarena. Batean zein bestean [[mikroorganismo]]ek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute materia organikoa degradatzeko orduan.
 
 
=== Lohi aktibatuak ===
 
Ohiko tratamendu sekundarioa da. Bi etapetan burutzen da:
 
*lehenengoan tratamendu primariotik datorren ura tanga handi batean bildu eta 10-12 ordutan mantentzen da. Tanga horretan etengabe injektatzen da [[oxigeno]]a, ingurugiro oso aerobioa sortzeko. Tangan dauden bakterioek eta protozooek materia organikoa mineralizatu eta OEB gutxitu egiten dute. Bakterioen artean honako hauek dira aktiboenak: [[Pseudomonas]], [[Alcaligenes]], [[Brevibacterium]], [[Escherichia]] eta [[Zooglea]]. Azken honek garrantzi handia du arazketa prozesuan, materia organikoaren malutak sortzen baititu. Maluta horiek funtsezkoak dira, materia organiko koloidala jalkitzen dutelako (horrela kanporatzen da) eta protozoo eta beste bakterio degradatzaileak biltzen dituztelako.
 
*bigarren etapan malutadun efluentea beste tanga batera eramaten da, dekantagailu gisa jarduten duen tangara, hain zuzen. Bertan malutak jalkitzen dira eta sortutako sedimentua beste lohiekin batera bioerreaktore anaerobioetara bideratuko da. Bestalde, malutetako zati bat lehenengo tangara pasatuko da inokulu moduan jardun dezan.
 
 
=== Jario bidezko iragazketa ===
 
[[Fitxategi:Filtro.jpg|thumb|250px|Jario bidezko iragazketa landa eremuko araztegi batean.]]
 
 
Tratamendu hau harri-geruza edo plastikozko geruza duen tanga baten erabileran datza. Garbitu behar den hondakin-ura tantaka erori eta harri-geruza horretatik pasatzen da, materia organikoa harrien azalean atxikituz. Harrietan bakterioz eta protozooz osaturiko [[biopelikula]] bat dago, materia organikoa oxidatzen duena.
 
[[Kategoria: Bioteknologia]]