«Nelson Mandela»: berrikuspenen arteko aldeak

t
88.27.164.248 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Luckas-bot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
(Orriaren edukiaren ordez, « Nelson Mandela 1918ko Uztailaren 18 jaio zen (Hegoafrican). Presidentea izan zen 1994tik 1999ra. Nelson Mandelak nahi zuen beltzak txurien eskubideak...» jarri da)
t (88.27.164.248 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Luckas-bot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
{{Agintari infotaula
| izena = Nelson Mandela
| irudia = Nelson Mandela-2008 (edit).jpg
| armarria = Coat of arms of South Africa.png
| kargua = [[Hegoafrika]]ko [[Presidente]]a
| hasiera = [[1994]]
| bukaera = [[1999]]
| presidenteordea = [[Frederik de Klerk]] eta [[Thabo Mbeki]]
| aurrekoa = [[Frederik de Klerk]]
| ondorengoa = [[Thabo Mbeki]]
| kargua2 = [[Ez Lerrokatutako Mugimendua]]ren 19. Idazkari Orokorra
| hasiera2 = [[1998]]
| bukaera2 = [[1999]]
| gobernadoreordea2 =
| aurrekoa2 = [[Andrés Pastrana]]
| ondorengoa2 = [[Thabo Mbeki]]
| jaiodata = [[1918]]ko [[uztailaren 18]]a
| jaiolekua = Mvezo, [[Lurmutur Ekialdea]], [[Hegoafrika]]
| alderdia = [[Afrikako Kongresu Nazionala]]
| ezkontidea = [[Graça Machel]]
| lanbidea = Abokatua
| erlijioa = [[Metodismoa]]
| sinadura = Nelson Mandela Signature.svg
| sinadura_alt = Signature of Nelson Mandela
| webgunea = [http://www.nelsonmandela.org Mandela Foundation]
}}
 
'''Nelson Rolihlahla Mandela''' (Mvezo, [[Mthatha]], [[Lurmutur Ekialdea]], [[1918]]ko [[uztailaren 18]]a-) [[Hegoafrika]]ko presidente ohia da, lehenengoa hauteskunde demokratikoen bidez hautatua. Kargua [[1994]]tik [[1999]]ra bete zuen.<ref>[http://nobelprize.org/nobel_prizes/peace/laureates/1993/mandela-bio.html Nelson Mandelaren biografia Nobel Sarien webgunean]</ref>
 
Gaztetatik [[apartheid]]-aren aurkako aktibista izan zen eta [[African National Congress]] alderdiko kide egin zen. Honez gain, alderdiaren beso armatua izango zen [[Umkhonto we Sizwe]] (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko [[Robben Uhartea]]n. [[1990]] urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu izan du.
Nelson Mandela 1918ko Uztailaren 18 jaio zen (Hegoafrican).
Presidentea izan zen 1994tik 1999ra.
 
Apartheidaren amaieraz geroztik, asko izan dira Mandela goratu dutenak, baita bere garaian bere aurkari izandakoak ere. Hegoafrikan '''Madiba''' bezala ere ezaguna da, Mandelaren klanekoek adineko jendeari ezartzen dioten ohorezko titulua.
 
Mandelak 250 sari baino gehiago jaso ditu. Horien artean, 1993ko [[Bakearen Nobel Saria]]. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen Mandelaren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' bezala izendatu zuela.
 
== Gaztaroa ==
 
Hegoafrikako [[Lurmutur probintzia]]ko [[Transkeiar Lurraldea]]n agintzen duen [[Thembu]] dinastiaren adar bateko kidea da Mandela. [[Mvezo]] herrixkan jaio zen. Aitaren aldeko birraitona ([[1832]]an hila) Thembu herriaren erregea izan zen. Erregearen semeetako bat, Mandela abizenekoa, Nelsonen aitona izan zen, eta hori du abizen-iturri. Dena den, ama [[Ixhiba]] klaneko kidea zuenez (edo "Esku ezkertiarren Etxea"), bere ondorengoek ezin izan zuten Thembu herriaren tronorako hautagai izan.
 
Mandelaren aita, Gadla Henry Mphakansyiswa, Mvezo herriko buruzagi izan zen. Hala ere, orduko aginte kolonialari desafio egin izana arguiatuta lurrak kendu zizkioten eta amak [[Qunu]]-ra joan behar izan zuen bizitzera seme-alabekin. Mandelaren aitak lau emazte izan zituen eta guztira hamahiru seme-alaba: bederatzi neska eta lau mutil. Nelson Mandela [[Nosekeni Fanny]] izeneko hirugarren emaztearen semea izan zen (hirugarren emaztea zen, errege familiaren ranking-sistema konplexu baten arabera).
Nelson Mandelak nahi zuen beltzak txurien eskubideak izatea eta beltza lan obeagoak izatea.
 
[[Fitxategi:Young Mandela.jpg|thumb|left|upright|Nelson Mandela 1937. urtean.]] Bere bigarren izena Rolihlahla-k literalki "adar bati tira egin" esan nahi du, hau da, beste hitz batzuekin esateko, "bazter-nahasle". Rolihlahla Mandela bere familiako lehen kidea izan zen eskolara joaten, eta Miss Mdingane andereñoak "Nelson" izen ingelesa jarri zion. Mandelak, "Long Walk to Freedom" autobiografian dio britainiarrek izen britainiarrak jartzen zizkietela afrikarrei, hauen izenak ezin zituztela esan argudiatuta; baina bere ustez ez zutelako sekula hauek ikasteko gogorik ez errespeturik izan.<ref>['Long Walk to Freedom', Nelson Mandela. 16. orrian aipatua]</ref>
Nelson Mandela 1982ean Mandela Robben Irlatik Pollsmoor Kartzelara eraman zuten.
 
1990eko Otsailaren 11ean askatu zuten.
Mandelak bederatzi urte zituela, [[tuberkulosi]]ak jota aita hil zitzaion, eta Jongintaba aitaordeak bere ardura hartu zuen. Thembu ohiturei jarraiki, hamasei urterekin egin zen adinez nagusi, eta Clarkeburyko institutura joan zen. Mandelak bertako ikasketak bi urteren buruan amaitu zituen, ohiko hiru urteak igaro beharrean.
 
Garai hartan [[ANC]] alderdiaren entzutea izan zuen, baina Mandelak zuriei buruz iritzi ona zuen. Bere ustez estimatzekoa zen afrikarrak hezteko orduan zuriek izan zuten jarrera, eta beraiek baino gorago zeuden pertsona gisa tratatzen zituen zuriak.
 
[[Arte]] ikasketak hasi zituen Fort Hare-ko unibertsitatean, eta bertan ezagutu zuen [[Oliver Tambo]]. Tambo eta biak bizi osorako lagun egin ziren. Lehen urtearen amaieran unibertsitateko legediaren aurka hasi zen, zenbait boikotetan parte hartuz. Unibertsitatetik kanporatu zuten eta itzultzea galarazi zioten, bertako legeak onartzen zituela adierazi ezean. Ondoren, kartzelan zen bitartean, zuzenbidea ikasi zuen [[Londresko Unibertsitatea]]ren kanpo-programa bati esker.
 
Unibertsitatea utzi ostean, Jongintaba aitaordeak Evelyn Ntoko Mase izeneko andregaia bilatu eta bikote gaztea ezkontzea erabaki zuen. Mandelak, ordea, ezkontzeari uko egin eta [[Johannesburg]]era joan zen bizitzera. Hasieran meategi bateko zaindari gisa topatu zuen lana, baina ez zuen han luze iraun. Mandela legelari batzuen bulegoan hasi zen ondoren, lagun baten laguntzari esker.
 
Bertan zela, falta zitzaizkion ikasketak amaitu zituen Hegoafrikako unibertsitatean.
 
== Bizitza politikoa ==
 
Mandelak onura gehiago ikusi izan zizkion gaztaroan britainiarren aginteari, kalteak baino. Dena den, unibertsitatean kontzientzia politiko sakonagoa zuten zenbait kide ezagutu ostean, bere afrikar izaerari garrantzi gehiago ematen hasi zen. Apartheidaren politika defendatzen zuen [[National Party]] (NP) alderdi ultraeskuindar arrazistak [[1948]]an hauteskundeak irabazi ostean, Mandela era aktiboan hasi zen politikan parte hartzen.<ref>http://www.anc.org.za/ancdocs/history/campaigns/cop/index.html Herriaren Kongresua, 1955 (2008-10-28)</ref> Garai hauetan Mandela eta bere lagun Oliver Tambok ''Mandela and Tambo'' izeneko abokatu kontsulta ireki zuten. Bertan prezio merkean edo dohainik ematen zioten lege-ordezkaritza administrazio zuriarekin arazo politikoak zituzten beltz txiro askori.
 
[[Mahatma Gandhi]]k Mandelaren pentsamoldean eragin nabarmena izan zuen, eta honen ondorioz, baita ondoren etorri diren Hegoafrikako apartheidaren aurkako aktibisten belaunaldi berriengan ere.<ref>http://www.time.com/time/time100/poc/magazine/the_sacred_warrior13a.html The Sacred Warrior liburuan aipatua</ref><ref>The Making of a Political Reformer: Gandhi in South Africa, 1893–1914. 149. orrian aipatua</ref>
 
Hasiera batean [[indarkeriarik gabeko erresistentzia]]n zentratu bazen ere, Mandela eta beste 150 pertsona saldukeriagatik leporatuta atxilotu zituzten [[1956]]ko abenduaren 5ean, horietatik 100 beltzak ziren, 21 indiarrak, 23 zuriak eta zazpi koloredunak<ref>Long Walk to Freedom, Nelson Mandela. 81. orrian aipatua</ref> [[1955]]-[[1961]]eko [[Saldukeriaren Epaiketa]]n atxilotu guztiak absolbitu zituzten. [[1952]]tik [[1959]]ra, [[Afrikanista]] zenbaitek [[ANC]]ren ekintzak eten zituzten zenbait herritan, NPk gidatutako erregimenaren aurka pauso gogorragoak eskatzeko. ANCren buru ziren [[Albert Luthuli]], [[Oliver Tambo]] eta [[Walter Sisulu]]ren ustez, Afrikanistak azkarregi joateaz gain, euren lidergoa dudan jartzen ari ziren. Ondorioz, ANCko liderrek euren posizioak indartu zituzten alderdi txiki zuri, koloredun eta indiar batzuekin aliantzak eginez, nolabait Afrikanistek baino babes zabalagoa zutela erakuste aldera.
 
1959an ANCk militanteen artean indar handia galdu zuen, Afrikanista gehienek, [[Ghana]]tik jasotako diru-laguntzei esker, [[Pan Africanist Congress]] (PAC) alderdi berria sortu zutenean, [[Robert Sobukwe]] eta [[Potlako Leballo]]ren gidaritzapean.
 
=== Apartheidaren aurkako ekintzak ===
 
Lehen urteetan, esan bezala, biolentziarik gabeko erresistentzian zentratu zen apartheidaren aurkako erresistentzia. Greba orokorrak etengabeak izan ziren, nahiz eta zurientzat lan egiten zuten beltzek kalera joateko arrisku handiak izan. Manifestazioei gogor egiten zien poliziak, hildakoak eraginez.
 
Alderdiaren barnean eztabaida gogorra eragin zuen biolentzia erabiltzen zuen erresistentziaren auziak. ANCren gehiengoa metodo baketsuak erabiltzearen aldekoa zen, une batetik aurrera, Mandelak estrategia aldatu beharra gogor efendatu zuen eta indar militarra sortzearen alde agertu zen<ref>Long Walk to Freedom, Nelson Mandela. 95-105 orrietan aipatua</ref>.
 
ANCren barnean eztabaida sutsuak izan ziren, ordura arte edozein eztabaidaz kanpo baitzegoen borroka estrategia, baina apartheidaren aurkako beste taldeak era klandestinoan indar armatuak sortzen ari zirela eta ANCk, gerra zibila ekidin eta objektibo militar zurien aurkako borrokan lideratza hartu behar zuela argudiatuz, gerrilla propioa eratzea erabaki zuen.
 
1961ean Mandela [[Umkhonto we Sizwe]] (laburduraz MK) [[ANC]]ren beso armatuko buru egin zuten (bera izan zen fundatzaileetako bat), eta bere helburua nazioartean babesa lortzeaz gain, taldea sortu eta entrenamendu militarra ematea izan zen. Gobernua eta militarrak helburu zituzten sabotaiak egin zituzten, baita gerrilla guda baterako planak egin ere, sabotaiek ez bazuten [[apartheid]]aren gainbehera eta amaiera ekartzen. Mandelak nazioartean MKrentzat finantziazioa bilatu zuen, eta taldearentzako entrenamendu paramilitarra antolatu.
 
[[Wolfie Kadesh]] ANCko kide ohiak honela azaldu zuen Mandelak gidatutako bonba kanpaina:
 
{{esaera2|1961eko abenduaren 16an hasi behar genuen apartheidaren leku sinbolikoak lehertzen, pasaporte ofizinak, epaitegiak eta antzeko lekuak... posta bulegoak eta... gobernu bulegoak. Baina inor zauritu gabe egin behar genituen ekintzak, inor hil gabe.|Wolfie Kadesh}}
 
Mandelak borroka armatua azken erremedio gisa deskribatzen zuen. Apartheidaren aurka indarkeriarik gabeko ekintzak eginez urteak pasa ondoren, estatutik zetorren errepresioaren hazkundea ikusita, bide hartatik inolako aurrerapenik ez zitekeela lortu ikusi zuen.
 
1980ko hamarkadan MK apartheid erregimenaren aurka gerrilla gerran aritu zen, eta borroka honen ondorioz ehundaka zibil hil zen.
Mandelak berak aitortu izan du, ANCk ere apartheidaren aurkako borrokan [[Giza Eskubideak]] urratu izan zituztela, eta gogor kritikatu zuen bere alderdiko zenbait kide [[Egia eta Adiskidetza Komisio]]ko agiritatik hori frogatzen zuten datuak ezkutatzen saiatu zirenean.
 
2008ko uztaila arte, Mandelak eta ANC alderdiko kideek debekatua izan dute [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] bidaiatzea (Nazio Batuen [[Manhattan]]go bulego zentralera ez bazen), herrialded horrek Hegoafrikako apartheid garaietatik [[terrorista]]tzat izan baititu. [[Amnesty International]] berak ez zituen Mandela eta bere kideak preso politiko gisa onartu, haiek borroka armatua babesten zutela eta.
 
=== Atxiloketa eta Rivoniako epaiketa ===
 
1962ko abuztuaren 5ean, 17 hilabetez herriz herri auto-gidariz mozorrotuta sasian bizi ostean, Mandela atxilotu egin zuten eta [[Johannesburg]]eko Gotorlekuan kartzelaratu. Ziurra ez den arren, zurrumurruek diote [[Central Intelligence Agency]] (CIA) amerikarrak apartheidaren poliziari Mandelaren nondik norakoen berri eman ziolako burutu zuten atxiloketa. Hiru egun geroago, ehundaka manifestariren presiopean egin zen epaiketan, [[1961]]ean langileak grebara bultzatzeagatik eta herrialdetik ilegalki ateratzeagatik espetxeratuko zutela iragarri zion epaileak. [[1962]]ko urriaren 25ean, Mandelari bost urteko atxiloaldia ezarri zioten. Bi urte beranduago, [[1964]]ko [[ekainaren 11]]n, ANCko kide izateagatik zigor gogorragoa ezarri zioten.
 
Mandela kartzelan zen bitartean, [[1963]]ko uztailaren 11n poliziak [[ANC]]ko kide esanguratsu zenbait atxilotu zituen Liliesleaf Farm-en, [[Rivonia]]n, [[Johannesburg]] iparraldean. Mandela ere [[Rivoniako Epaiketa]]n epaitu zuten, eta Percy Yutar fiskal nagusiak heriotza zigorra ezarri zien sabotaiengatik (Mandelak onartu egin zituen) eta baita traiziotzat hartutako krimenengatik ere. Bigarren akusazio bat ere izan zen, non Hegoafrikaren kanpo inbasio bat bultzatzen ibili izana leporatu zieten akusatuei, baina Mandelak akusazio hori ukatu egin zuen.
 
[[Pretoria]]ko Epaitegi Gorenean egindako epaiketan, ANCk taktika gisa biolentzia erabiltzea zergatik erabaki zuen azaldu zuen Mandelak.
 
ANCk [[Sharpevilleko Sarraskia]] arte, [[apartheid]]aren aurka beti bide baketsuak erabili izan zituela deskribatu zuen bere testigantzan. [[Hegoafrikako Errepublika]] ezartzeko erreferendumarekin batera gertatu zen sarraski hura, eta salbuespen egoera ezarri zuten [[ANC]]ren ilegalizazioarekin batera. Mandelak azaldu zuen gertaera haiekin ulertu zuela aukera bakarra sabotaia ekintzen bidez aurre egitea zela, bestela egitea erabateko amore ematea izango zela. Mandelak azaldu zuen nola garatu zuten [[Unkhonto we Sizweren Manifestua]] [[1961]]eko abenduaren 16an, azalduz [[NP]]k hartutako ekonomia politikak okerrak zirela eta herrialdera aberastasuna ekar zezaketen kanpo inbertsioak uxatzeko arrisku handia zegoela.
 
Deklarazioa hitz hauekin amaitu zuen:
 
{{esaera2|Nire bizitzan zehar Afrikako jendearen borrokari lotua ibili naiz. Zurien dominazioaren aurka borrokatu dut, beltzen dominazioaren aurka borrokatu dudan bezala. Jendarte libre eta demokratiko baten ideala maitatu izan dut, non pertsona guztiak elkarrekin armonia onean eta aukera berdintasunean biziko diren. Ideal honen alde biziko naiz, eta noizbait erdiestea espero dut. Baina aldi berean, egoerak hala eskatzen badu, bere alde hiltzeko prestaturik nago.|Nelson Mandela|1963}}
 
=== Kartzeleratzea ===
 
Nelson Mandela Robben Uharteko kartzelan sartu zuten 27 urtez. Kartzelan zen bitartean, bere izen onak gora egin zuen eta berehala Hegoafrikako lider beltzik esanguratsuena bezala hartzen hasi ziren. Uhartean, bortxazko lanak egin behar zituen taldeko kide izan zen. Presoak azalaren koloreagatik banantzen zituzten eta preso beltzei jateko anoa txikiagoa ematen zietela esaten da. Preso politikoak gainontzeko preso arruntetatik bereizita edukitzen zituzten eta pribilegio gutxiago zituzten. Mandelak azaldu izan du, D taldeko preso gisa (mailarik baxueneko presoak), bisita bat eta gutun bat bidaltzeko aukera zuela sei hilabetean behin. Gutunak, iristen zirenean, batzuetan oso atzeratuak izaten ziren, edota kartzelako zentsoreak ia irakurtezin bihurtuak.
 
Kartzelan zen bitartean, korrespondentzia bidez Londresko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen.
 
1981ean argitaratutako ''Inside BOSS'' memoria liburuan, Gordon Winter agente sekretuak deskribatzen du nola Mandela kartzelatik ateratzeko operazioan parte hartu zuen 1969an. Plana honako hau zen: Mandela kartzelatik atera, berriz atxilotu behar zutenean tiro egiteko. Britainiar Inteligentzia zerbitzuek baliogabetu zuten asmoa.
 
1982ko martxoan, Mandela Robben Irlatik Pollsmoor Gartzelara eraman zuten, ANCko buru ziren [[Walter Sisulu]], [[Andrew Mlangeni]], [[Ahmed Kathrada]] eta [[Raymodn Mhlaba]]rekin batera. Espekulatu izan da mugimendu honen bidez Robben Uhartean zeuden gazte beltz aktibisten belaunaldi berrietan Mandelak zuen eragina gutxitu nahi zutela, kartzela "Mandela Unibertsitatea" izenarekin baitzen ezaguna.
Ordea, [[Kobi Cetsee]] National Partyko ministroak dio mugimendua Hegoafrikako gobernuaren eta preso hauen arteko harreman diskretua ahalbidetzeko egin zutela.
 
1985eko otsailean, P.W. Botha presidenteak Mandelari baldintzapeko askatasuna eskaini zion, baldin eta honek borroka armatuari uko egiten bazion. Coetse eta beste ministro batzuek Botha abisatua zuten, Mandelak askatasun pertsonalaren truke sekula ez zuela bere erakundea borroka armatua uztera bultzatuko. Mandelak, hala, eskaintzari uko egin zion, eta horrela zioen Zindzi arrebaren bidez zabaldutako mezuan:
 
{{esaera2|"Zer askatasun mota eskaini didate, herriaren erakundea oraindik debekatuta dagoenean? Gizon libreak soilik negozia dezake. Presoak ezin du itunik sinatu".|Nelson Mandela|1985eko otsaila}}
 
Mandela eta National Partyko gobernuaren arteko lehen harremanak 1985eko azaroan izan ziren, Kobie Coetsee Mandelarekin bildu zenean hau [[Cape Town]]go Volks ospitalean prostatako operaziotik osatzen ari zela. Hurrengo lau urteetan bilkura ugari izan ziren, pixkana etorkizuneko harreman eta negoziaziorako baldintzak ezarriz, baina aurrerapen oso gutxi egin ziren.
 
1988an Mandela Victor Versterko Kartzelara eraman zuten eta han egon zen askatu zuten arte. Zenbait debeku kendu zituzten eta zenbait jende bera bisitatzera joan zitekeen, hala nola Harry Schwarz. Azken hau, Mandelak unibertsitate garaitik zuen laguna. Rivoniako Epaiketan ere epaitua izan zelarik, Mandelaren Washingtongo enbaxadore izan zen presidente garaian.
 
Free Nelson Mandela! lemapean, bertako eta nazioarteko presioak Mandela askatzera behartu zuen Hegoafrikako Gobernua. Egoera aldatu egin zen, 1989an Botharen ordez Frederik Willem de Klerk-ek presidente kargua hartu zuenean. 1990eko otsailean, De Klerkek Mandelaren askatasuna iragarri zuen.
 
=== Askatzea ===
1990eko otsailaren 2an, [[F.W. de Klerk]] presidenteak ANC eta apartheidaren aurkako beste erakundeen ilegalizazioa baliorik gabe utzi zuen, eta jakitera eman Mandela gutxi barru askatuko zutela. Mandela Victor Verstergo kartzelatik 1990eko otsailaren 11n askatu zuten. Gertakaria mundu osoko telebista kateek zuzenean eman zuten.
 
Askatu zuten egunean, Mandelak nazio osoari hitzaldi bat egin zion. Bakearekin eta herrialdeko gutxiengo zuriarekin adiskidetzeko zuen konpromisoa nabarmendu zuen, baina garbi utziz ANCren borroka armatua ez zela amaitu:
 
{{esaera2|Borroka armatua baliatu izan dugu 1960an ANCren beso militarra ([[Umkhonto we Sizwe]]) sortu genuenetik, apartheidaren biolentziatik defenditzeko ekintza gisa. Borroka armatua eskatzen zuen egoerak bere horretan dirau. Ez dugu aurrera egin beste irtenbiderik. Noizbait negoziazio prozesu bat martxan jartzeko moduko testuingurua azkar lortzea litzateke nire nahia, non ez dugun gehiago borroka armatuaren beharrik izango.|Nelson Mandela|27 urte kartzelan egin eta kaleratu zen egunean}}
 
Horretaz gain, esan zuen bere helburua beltzen komunitateari bakea ekartzea eta hauei hauteskundeetan parte hartzeko aukera ematea zela, bai nazio mailan baita maila lokalean ere.
 
=== Negoziazioak ===
 
Kartzelatik atera zenean, Mandela ANCren lidergora itzuli zen, eta 1990 eta 1994 bitartean, alderdia gidatu zuen alderdi ugarirekin egindako negoziazioetan. Negoziazio hauen ondorio izan ziren herrialdeko lehen hauteskunde multi-arrazialak.
 
1991an, ber-legalizatutako ANCk lehen konferentzia nazionala egin zuen Hegoafrikan, eta bertan, Mandela erakundeko lehendakari izendatu zuten.
 
1993an Bakearen Nobel Saria eman zioten Mandelari, F.W. de Klerkekin batera. Dena den, harremanak batzuetan tentsio handikoak izaten ziren. Adibidez, 1991ean, elkarri adierazpenak egiten ari zirela, De Klerk "Erregimen ilegitimo eta minoritario" baten buru zela esan zuen Mandelak. [[Boipatong-eko Sarraski]]aren ondoren harremanak hautsi zituzten, ANC mahaitik altxa zenean, honek De Klerken gobernuari hilketekin lotura izatea leporatu baitzion. 1992ko irailean atzera negoziazioei ekin zieten, biolentziaren gorakadak erakutsi zienean aurrera egiteko bide bakarra negoziazioa zela.
 
1993ko apirilean [[Chris Hani]] ANCko liderra hil zutenean, berriz beldurra nagusitu zen bortxakeria ez ote zen berriro indartuko. Mandelak nazioari hitz egin zion, eta hitzaldi presidentzialtzat hartua izan zen, nahiz eta oraindik presidentea ez izan:
 
{{esaera2|Gaur, nire barren barrenetik, hegoafrikar bakoitzari zuzentzen natzaizue, beltz eta zuri. Era guztietako aurreiritzi eta gorrotoz betetako gizon zuri bat iritsi zen gure herrialdera, eta berak egindako akats hain larri baten ondorioz, gure herrialdea desastrean erortzeko zorian dago. Emakume zuri batek, afrikanerra jatorriz, bere burua arriskuan jarrita, hiltzaile hau justiziaren aurrera eraman du. Chris Haniren odol hotzeko hiltzaileak olatu kolpeak igorri ditu herrialdean eta mundu osoan zehar. Orain da unea hegoafrikar guztiok elkarrekin zutik jarri eta edonola, Chris Hanik bere bizitza eskaini diona suntsitzen utz ez diezaiegun. Gu denon askatasuna".|Nelson Mandela|1993ko apirila}}
 
Hilketaren ostean kale istiluak izan ziren arren, negoziatzaileek azkar adostu zuten 1994ko apirilaren 27an hauteskunde demokratikoak izango zirela, Haniren hilketa eta urtebetera.
 
== Presidentetza ==
 
1994ko apirilaren 27an egin ziren baldintza demokratikoak betetzen zituzten lehen hauteskunde ez-arrazistak Hegoafrikan. ANC alderdiak botuen %62ko babesarekin irabazi zuen, eta Mandela, ANCko lider gisa, 1994ko maiatzaren 10ean herrialdeko lehen presidente beltz izendatu zuten, NPko [[de Klerk]] eta [[Thabo Mbeki]] presidenteordeekin batera. Batasun Nazionaleko Gobernua osatu zuten.
 
1994ko maiatzetik 1999ko ekainera bitartean, zurien gutxiengoak agintzen zuen herrialde baten trantsizioa gidatu behar izan zuen, horregatik nazioarteko babes eta begirunea irabaziz. Berradiskidetze mailan pausoak ematen saiatu zen alor askotan. Esate baterako, kargua hartu eta urtebetera Hegoafrikan jokatu zen [[Munduko Errugbi Txapelketa]]. Bertan, Mandelak Hegoafrikako beltzak animatu zituen ordura arte gorrotatzen zuten herrialdeko errugbi selekzio nazionala babes zezaten (''Springboks'' izenez ezagutzen da taldea). Hegoafrikako taldeak 15 eta 12 irabazi zion Zeelanda Berriari, eta [[Francois Pienaar]] kapitainari trofeoa eman zionean, Mandelak selekzioko kamiseta zeukan jantzita, bizkarrean Pienaar beraren 6 zenbakia jarria zuela.
 
== Erretiroa ==
 
Mandela Hegoafrikan hautatzen zen presidenterik helduena izan zen 1994an, 75 urterekin agintera heldu zenean. Bigarren agintaldi bat ez egitea erabaki zuen eta [[Thabo Mbeki]]k hartu zion lekukoa.
 
Erretretan sartu ostean, Mandela Giza Eskubideen alde lan egiten duten erakunde zenbaiten aholkulari lanetan ibili da. Bere babesa erakutsi izan dio [[Egin Pobreziaz Historia]] mugimenduari. Bere izena daraman kirol txapelketa bat jokatzen da urtero Hegoafrikan, gurasorik ez duten haurrentzat dirua lortzeko.
 
 
== Familia eta emazteak ==
 
Mandela hiru aldiz ezkondu da. Sei seme-alaba ditu, hogei biloba eta birbiloba mordo bat.
 
Lehen emaztea Evelyn Ntoko Mase izan zuen (2004an zendua), Mandela bezala Transkei eskualdekoa. Bikotea 1957an banandu zen 13 urte eta gero. Banantzearen arrazoien artean dago Mandelak, politikoki hain konprometitua egonik, etxetik kanpo denboraldi luzeak igarotzen zituela. Gainera, emaztea [[Jehovaren Lekukoak|Jehovaren Lekukoa]] zen, eta erlijio honetakoek neutraltasun politikoaren alde egiten dute. Bi seme izan zituzten, Madiba Thembekile (Thembi) (1946–1969) eta Makgatho Mandela (1950–2005) eta bi alaba, biak Makaziwe Mandela izenekoak, haietako bat bederatzi hilabeterekin hil baitzen. Thembi [[1969]]an auto istripu batean hil zen Mandela Robben Islanden preso zegoela, eta horren ondorioz ezin izan zuen semearen hiletan egon. Makgatho HIESak jota hil zen 2005ean.
 
Bigarren emaztea [[Winnie Mandela|Winnie Madikizela-Mandela]] izan zuen<ref>{{es}} [http://www.kaosenlared.net/noticia.php?id_noticia=34489
Pepe Gutiérrez-Álvarez, "Winnie Mandela, dos facetas de la mujer que hizo temblar los gobiernos"]</ref>, hau ere Transkei eskualdean jaioa. Johanesburgoko lehen gizarte-langile beltza izan zen, eta apartheidaren aurkako mugimenduan buruzagi inportantea izatera iritsi zen. Bi alaba eduki zituzten elkarrekin: Zenani (Zeni) (1958) eta Zindziswa (Zindzi) Mandela-Hlongwane (1960). Zindzik hemeretzi hilabete besterik ez zuen aita Rowen Islanden espetxeratu zutenean. Behin Nelson Mandela aske geratu eta gero, albistea zabaldu zen hura espetxean zegoen bitartean Winnie beste gizon batekin desleial izan zitzaiola, eta desadostasun politikoak tarteko, 1992an banandu eta 1996an dibortziatu ziren.
 
1998an, bere laurogeigarren urtemugan Mandelak [[Graça Machel]]ekin ezteiak egin zituen, Samora Machel [[Mozambike]]ko presidentearen alargun eta haren gobernuko ministro izandakoarekin. Samora Machel hamabi urte lehenago hil zen, Apartheidaren inteligentzia zerbitzuek antolatu bide zuten hegazkin istripu batean.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Nelson Mandela}}
;Kartzelan:
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=fPofm50MHW8&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=3 Nelson Mandelari elkarrizketa kartzelan zenean 1961ean (bideoa)]
 
;Askatasunean:
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=4THQVWgVcQw&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=7 Nelson Mandelari harrera (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=S2FE0yeyxag&feature=related Nelson Mandelaren hitzaldia askatu zuten egunean (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=T2d3ENhn8Kg&feature=related Nelson Mandela askatu zuteneko albistegia BBC-n (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=S2FE0yeyxag&feature=related Nelson Mandelaren hitzaldia presidentetza hartu zuenean (1994) (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=4tNF0YkRQjM&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=28 Nelson Mandela eta Fidel Castro Hegoafrikan (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=6UVCF9Mw4To&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=6 Nelson Mandela tolerantziari buruz hizketan (bideoa)]
 
;Bere bizitzari buruzkoak:
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=QkubEZO577M&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=0&playnext=1 'Nelson Mandela: Early life and The freedom struggle' bideoa argazkiekin (bideoa)]
 
;Ondorengoak:
* {{en}} [http://www.nelsonmandela.org/ Nelson Mandela Fundazioa]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=qQzY0ZoclRI&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=31 'Egin dezagun pobrezia historia' Mandelaren kanpaina G8-k pobreziaren aurka egin dezan (bideoa)]
* {{en}} [http://www.youtube.com/watch?v=-lh8xw2zbvw&feature=PlayList&p=68119DC2023EC3D3&index=19 'Nelson Mandela, apartheidaren eragina' BBCren dokumentala (2005) (bideoa)]
 
;Bestelakoak:
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2140/mandelaren-ametsa-xenofobiatan-ito-da-hegoafrikan/osoa 'Mandelaren ametsa xenofobiatan ito da Hegoafrikan' artikulua Argia astekarian (2008-06-08 -- 2140.zenb)]
* {{eu}} [http://www.argia.com/hegoafrika/apartheidetik/kronologia/ Hegoafrikako gatazkaren kronologia ilustratua Argia.com-en]
 
{{nabarmendutako artikulua}}
[[Kategoria:Giza eskubideen aldeko ekintzaileak|M]]
[[Kategoria:Bakearen Nobel Saridunak|M]]
[[Kategoria:Abokatuak|M]]
[[Kategoria:Agintariak|M]]
[[Kategoria:Hegoafrikako politikariak|M]]
[[Kategoria:Afrikako historia|M]]
[[Kategoria:Hegoafrikako historia|M]]
[[Kategoria:Apartheidaren aurkako oposizioa|M]]
[[Kategoria:1918ko jaiotzak|M]]
 
[[af:Nelson Mandela]]
[[am:ኔልሰን ማንዴላ]]
[[an:Nelson Mandela]]
[[ang:Nelson Mandela]]
[[ar:نيلسون مانديلا]]
[[arc:ܢܠܣܘܢ ܡܐܢܕܝܠܐ]]
[[arz:نيلسون مانديلا]]
[[ast:Nelson Mandela]]
[[az:Nelson Mandela]]
[[bat-smg:Nelsons Mandela]]
[[bcl:Nelson Mandela]]
[[be:Нэльсан Мандэла]]
[[be-x-old:Нэльсан Мандэла]]
[[bg:Нелсън Мандела]]
[[bn:নেলসন ম্যান্ডেলা]]
[[bo:ནེལ་སོན་མཱན་ཌེ་ལ།]]
[[br:Nelson Mandela]]
[[bs:Nelson Mandela]]
[[ca:Nelson Mandela]]
[[cs:Nelson Mandela]]
[[cy:Nelson Mandela]]
[[da:Nelson Mandela]]
[[de:Nelson Mandela]]
[[el:Νέλσον Μαντέλα]]
[[eml:Nelson Mandela]]
[[en:Nelson Mandela]]
[[eo:Nelson Mandela]]
[[es:Nelson Mandela]]
[[et:Nelson Mandela]]
[[fa:نلسون ماندلا]]
[[fi:Nelson Mandela]]
[[fiu-vro:Mandela Nelson]]
[[fo:Nelson Mandela]]
[[fr:Nelson Mandela]]
[[frp:Nelson Mandela]]
[[fy:Nelson Mandela]]
[[ga:Nelson Mandela]]
[[gl:Nelson Mandela]]
[[gu:નેલ્સન મંડેલા]]
[[ha:Nelson Mandela]]
[[he:נלסון מנדלה]]
[[hi:नेल्सन मंडेला]]
[[hif:Nelson Mandela]]
[[hr:Nelson Mandela]]
[[hu:Nelson Mandela]]
[[hy:Նելսոն Մանդելա]]
[[id:Nelson Mandela]]
[[ie:Nelson Mandela]]
[[ilo:Nelson Mandela]]
[[io:Nelson Mandela]]
[[is:Nelson Mandela]]
[[it:Nelson Mandela]]
[[ja:ネルソン・マンデラ]]
[[jv:Nelson Mandela]]
[[ka:ნელსონ მანდელა]]
[[kn:ನೆಲ್ಸನ್ ಮಂಡೇಲಾ]]
[[ko:넬슨 만델라]]
[[ks:نیلسَن منٛڈیلَ]]
[[ksh:Nelson Mandela]]
[[ku:Nelson Mandela]]
[[la:Nelson Mandela]]
[[lad:Nelson Mandela]]
[[lb:Nelson Mandela]]
[[lt:Nelson Mandela]]
[[lv:Nelsons Mandela]]
[[mk:Нелсон Мандела]]
[[ml:നെൽ‌സൺ മണ്ടേല]]
[[mn:Нелсон Мандела]]
[[mr:नेल्सन मंडेला]]
[[ms:Nelson Mandela]]
[[mt:Nelson Mandela]]
[[my:နယ်(လ်)ဆင် ရော်လီလှာလှာ မန်ဒဲလား]]
[[mzn:نلسون ماندلا]]
[[nah:Nelson Mandela]]
[[nap:Nelson Mandela]]
[[nds:Nelson Mandela]]
[[ne:नेलसन मण्डेला]]
[[nl:Nelson Mandela]]
[[nn:Nelson Mandela]]
[[no:Nelson Mandela]]
[[nso:Nelson Mandela]]
[[oc:Nelson Mandela]]
[[os:Мандела, Нельсон]]
[[pl:Nelson Mandela]]
[[pms:Nelson Mandela]]
[[pnb:نیلسن منڈیلا]]
[[pt:Nelson Mandela]]
[[qu:Nelson Mandela]]
[[ro:Nelson Mandela]]
[[ru:Мандела, Нельсон]]
[[rue:Нелсон Мандела]]
[[sa:नेल्सन मन्डेला]]
[[sc:Nelson Mandela]]
[[scn:Nelson Mandela]]
[[sco:Nelson Mandela]]
[[sh:Nelson Mandela]]
[[simple:Nelson Mandela]]
[[sk:Nelson Mandela]]
[[sl:Nelson Mandela]]
[[so:Nelson Mandela]]
[[sq:Nelson Mandela]]
[[sr:Нелсон Мандела]]
[[ss:Nelson Mandela]]
[[sv:Nelson Mandela]]
[[sw:Nelson Mandela]]
[[ta:நெல்சன் மண்டேலா]]
[[te:నెల్సన్ మండేలా]]
[[th:เนลสัน มันเดลา]]
[[tl:Nelson Mandela]]
[[tpi:Nelson Mandela]]
[[tr:Nelson Mandela]]
[[ts:Nelson Mandela]]
[[ug:نىلسۇن ماندىلا]]
[[uk:Нельсон Мандела]]
[[ur:نیلسن منڈیلا]]
[[uz:Nelson Mandela]]
[[vec:Nelson Mandela]]
[[vi:Nelson Mandela]]
[[war:Nelson Mandela]]
[[wuu:纳尔逊·曼德拉]]
[[xh:Nelson Mandela]]
[[yi:נעלסאן מאנדעלע]]
[[yo:Nelson Mandela]]
[[zh:纳尔逊·曼德拉]]
[[zh-yue:曼德拉]]
[[zu:Nelson Mandela]]
54

edits