Tindalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Esterilizazio zatikatu hau [[John Tyndall]] zientzialari irlandarrak asmatu zuen 1887an.
 
Teknika honek zelula begetatiboak ez ezik, [[endospora]]k ere suntsitzen ditu. Lehenengo tratamendu termikoak esporulazioa eragiten du, eta 24 orduko atsedenaldiak esporen ernatzea eragiten du (hots, esporak zelula begetatiboakbegetatibo bihurtzea). Bigarren tratamendu termikoak zelula begetatibo horiek deuseztatzen ditu. Prozesua errepikatzen da, bigarren ernatze bat eragiteko (badaezpadako neurria izaten da hau, lehenengo tratamenduaren ondoren endospora batzuk hozitu gabe gera baitaitezke). Hirugarren tratamendu termikoak bigarren ernatze horren ondorioz sortutako zelulak apurtzen ditu.
 
Tindalizazioa esterilizatu behar den produktuak 100º C baino tenperatura altuagorik onartzen ez duenean erabiltzen da. [[Autoklabe]]aren bidezko [[esterilizazio]] klasikoaren aldean (121º C, 20 minututan), baina, askoz motelagoa da, prozesuak hiru egun irauten duelako.