Emakumeen aurkako indarkeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Taliban beating woman in public RAWA.jpg|thumb|right|300px|'''Emakumeen aurkako indarkeria''' [[Afganistan]]en: [[burka]] altxatzeagatik emakumeak jipoitzen.]]
 
'''Emakumeen aurkako indarkeria''' [[emakume]]ari emakume izateagatik egindako [[indarkeria]] da. Zehatzago, [[sexu-bereizkeria]]n oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.<ref>[[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] [[Batzorde Orokorra]]k onartutako ''Emakumeen aurkako indarkeriaren desagerpenerako adierazpena'' dokumentuko 1. artikuluan oinarrituriko definizioa.</ref> [[Giza eskubide]]en aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Emakumeen aurkako indarkeriak indarkeria fisiko zuzenaz gainera (adibidez, kolpe, jipoi, labankada nahiz itotzeak, unekoak nahiz modu jarraituan, [[tortura]] gisa), ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu ([[irain]]ak, mesprezuak, mehatxuak, emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoak, emakumearenak diren objektuen lapurreta edo txikizioa, familiarrak eta lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzea, xantaiak); maiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu-osagaia du ([[bortxaketa]]k eta bestelako sexu abusuak). Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan.