«Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
* Lan guztiak aurrera eramateko epea oso laburra zen: uztailaren bukaeratik abenduaren bukaeraraino, bost hilabete besterik ez.
 
=== ''Lur'' entziklopedien edukiaren aldetik ===
* ''Lur hiztegi entziklopedikoa''k 20 urte zituen une horretan. Informazio zaharkitua zuen, eta hizkuntza zuzenketa ugari egin behar izan ziren (Enrike → Henrike, Ienisei → Jenisei, aluzinazio → haluzinazio, bainila → banilla...).
* ''Lur entziklopedia tematikoa'', berriz, proiektu hau egin baino 12 urte lehenagoko lana da. Sarrera antolaketa ez da estandarra. Askotariko estiloak ditu barnean. Eguneratzea eta hizkuntza zuzenketak egin behar izan ziren. Arlo bakoitzean nagusitu den terminologiara moldatu behar izan zen (lastertasun → abiadura, handien-txikien orokorrak → maximo eta minimo absolutuak, quantum-mekanika → mekanika kuantiko...).
== Lanak aurrera eramateko urratsak ==
Uztailaren bukaeraldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik (uztailaren bukaera), bost hilabeteko epea izango zen zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzari jarraituz, hauek izan ziren egindako urrats nagusiak, euskal Wikipediari dagokionez:
# '''Hautatzea:''' Elhuyarko langileak arduratu ziren ''Lur'' entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardun zuten abuztuan.
# '''Markatzea:''' osatuko ziren euskal Wkipediako artikuluak markatu ziren, [[Txantiloi:Lurlanean|txantiloi berezi batekin]]. Horrela markatutako artikuluak [[:Kategoria:Lur entziklopedietatik osatuko diren artikuluak|kategoria honetan ageri dira]].
# '''Sortu edota osatzea:''' Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatu zituzten.
Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaionez, artikuluetako batzuk wikitu eta zuzentzeko lanak ezin izan ziren bukatu artikulu horiek wikipediaratu aurretik. Beraz, egiteke geratu ziren azken lan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.
 
== ''Lur'' hiztegien edukia erabiltzeko baimena ==
 
Eduki horren jabeak, Eusko Jaurlaritzak, ez du ''Lur'' hiztegien edukia lizentzia librearekin argitaratu; eduki hori proiektu honen barruan Wikipedia osatzeko erabiltzeko baimena eman du, ez beste ezertarako. Beraz, proiektu honetatik kanpora, ezin da ''Lur'' hiztegietako edukia Wikipedia osatzeko erabili.
 
Wikilari laguntzaileok eduki hori lizentzia librearekin argitaratzea komeni dela adierazi diogu Eusko Jaurlaritzari (horrela, edozein wikilarik osatu ahal izango baitu Wikipedia hau eduki horrekin), eta hori egitearen komenientzia berriz ere adieraziko diogu 2012aren hasieran, proiektuaren balantzea egiteko bileran.