Krimeako Khanerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: kk:Қырым хандығы
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Pertsia +Persia)
9. lerroa:
Tartariarren basailutza nahiko onbera izan zen, aliatu tratua jasoz, eta ez mendekoa. Istanbulek khanei subirautza errekonozitu zien gainontzeko lurraldean eta eskualdean euren politika propioa egitea baimendu zien. Turkiarrek, gainera, ez zuten khanen izena txanponetatik kentzea, ostiraletako otoitza (islamiar munduan otoitz hauek subirauaren izenean egiten ziren) edo zergarik ordaintzea exijitu. Tartariar tropen zerbitzua otomandar armadan ekonomikoki saritua zen eta ez zen obligazio feudal bat.
 
Tartariar zalduneria [[Otomandar Inperioa]]ren baliabiderik hoberenetako bat bihurtu zen [[PertsiaPersia]] eta [[Hungaria]]ko kanpainetan, irabazi handiekin zaldunentzat. Hain garrantzitsua izan zen, ezen otomandar armada huts egiten hasi zenean Krimeako ekonomiak kalte handiak jasan zituela.
 
[[1502]]an Meñli Girayk Urrezko Hordako azkeneko khana garaitu zuen, [[Moskuko Dukerri Handia|Moskoviako]] soldaduek lagunduta hauen aurkako guduetan iparraldean, azken honek Krimeari buruz egiten zituen aldarrikapenei amaiera emanez eta bere independentzia ziurtatuz. [[XVI. mendea]]n zehar Krimeako khanek euren burua hauen oinordekotzat hartu zuten, [[Kaspiar Itsasoa]] eta [[Volga]] ibaiaren arteko lurraldearen subirautza aldarrikatuz, [[Kazango khanerria|Kazan]] eta [[Astrakango khanerria|Astrakango]] khanerriek okupatutako lurraldea.