Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
 
Europa osoko[[abangoardia]]ko artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: Johannes Itten, Lyonel Feininger, Adolf Meyer, Oskar Schlemmer, Vasily Kandinski, Laszlo Moholy-Nagy eta Paul Klee, besteak beste, Josef Albers eta Marcel Breuerez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze-prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei sinbologia formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor askotako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, zeinaren azken buruko adierazpenak -hots, arkitekturak- arazo estrukturalak eta apaingarriak konpondu beharko zituen.
[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|left|200px|Wassily aulkia, baita B3–B3 aulkia ere deitua–, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]
 
Eskolak bere lanak erakusketa, hitzaldi, ikuskizun, liburu eta manifestuen bidez zabaltzeko era berritzaileak ingurune akademikoaren eta Weimarreko [[burgesia]]ren etsaitasuna piztu zuen berehala. 1925ean [[boltxevismo]]z akusatu zuten, eta [[Dessau]]ra aldatu behar izan zuen Bauhausek. Walter Gropiusek, bere lantegiko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere egitarauaren estandar analitikoen neurrira ebakitako eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela, funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik eraikina: lantegiak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak.