Albert Einstein: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
== Bizitza ==
 
Einsteinen aita ingeniaria zen, eta, arazoak zituelarik negozioetan, familiak sarritan mugitu behar izan zuen herri batetik bestera. Matematiketan larri zebilela-eta, behar baino beranduago, 17 urterekin, sartu zen ZurichekoZüricheko Teknologia Institutu Federalean; graduatu zenean, [[Suitza]]ko hiritar bihurtu zen, eta lan bila hasi zen unibertsitatean, eta baita eskoletan ere. Aurkitu ezinda, Suitzar Patente Bulegoan hasi zen lanean, [[Berna]]n. Ondo atera zitzaion: patente aztertzaile ona zen, eta aski denbora libre geratzen zitzaion bere ikerketak egiteko. 1903an, lankide bat, Mileva Maric fisikaria, esposatu zuen. Alaba bat izan zuten, eta bi seme gero. 1919an, ordea, dibortziatu egin ziren, eta Einstein bere lehengusu Elsarekin ezkondu zen; Elsak bi haur zituen bere aurreko senarrarengandik. Patente bulegoan zela, 1905ean, hiru artikulu argitaratu zituen, oso garrantzitsuak hirurak: [[mugimendu browndar]]ra, [[efektu fotoelektriko]]a eta [[erlatibitate berezi]]a lantzen zituzten, hurrenez hurren.
 
Unibertsitateko aurreneko postua 1909an hartu zuen, [[Zurich]]eko Unibertsitateko irakasle laguntzaile gisa; ondoren, irakasle osoa izan zen [[Praga]]n (1910) eta Zurichen (1912). 1913an, [[Berlin]]en, Fisikako Institutuko Zuzendari izendatu zuten, [[Gilen Kaiser]] Institutuan. [[Lehen Mundu Gerra]]ren urteetan osatu zuen [[erlatibitatearen teoria orokorra]], eta argitaratu zuenean (1915), [[Fisikako Nobel saria]] eman zioten (1921), 1905ean egindako lanagatik.
 
Mundu guztian hitzaldiak ematen hasi zen, eta [[Kalifornia]]n zen Hitler agintera iritsi zenean, 1933an. Juduajudua zenez, ez zen Alemaniara itzuli; Berlinen dimisioa eman ondoren, [[Princenton]]en hasi zen lanean. Einstein gogor saiatu zen [[grabitazio]] indarra eta indar [[elektromagnetiko]]a eta nuklearra [[ekuazio]] sail batean bateratzen, baina ez zuen lortu. Garai hartan politikan ere aritu zen, lehen [[bonba atomiko]]a prestatzen lagundu baitzien aliatuei ([[Manhattan proiektua]]), eta, 1939an, [[Roosevelt]] presidenteari jakinarazi zion, gutun baten bidez, horretan ari zirela alemaniarrak.
 
1952an [[Israel]]go presidentzia eskaini zioten, baina ez zuen onartu, fisikan politikan bainabaino ekarpen handiagoak ekar zitzakeela erantzunez.
[[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ko leherketen ondoren, gerra nuklearren erabat aurka azaldu zen, eta bakearen alde egin zuen beti. Bizimodu soila egiten zuen, eta arrantza eta musika zituen lanaz kanpoko zaletasun nagusiak.