Frantziako Estatu Orokorrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ouverture des États généraux de 1789 à Versailles.jpg|thumb|right|250px|Estatu Nagusiak irekitzeko eguna, 1789ko maiatzaren 5ean.]]
'''Estatu Orokorrak'''<ref>[http://www.elkarargitaletxea.com/elkarikasnet/edukiak/2_Gizarte_Zientziak/Euskal Herriko Foru SistemaEuskal_Herriko_Foru_Sistema/Euskal Herriko Foru SistemaEuskal_Herriko_Foru_Sistema.html «Euskal Herriko Foru-sistema»], Elkar argitaletxearen webgunea.</ref><ref>[http://www.puntubi.com/testuinguruak/estatuorokorrak.htm «Estatu Orokorrak»], Elhuyar.</ref> ([[frantses]]ez: ''états généraux'') [[Antzinako Erregimen]]eko [[Frantzia]]n erresumako klase (edo estatu) ezberdinetako biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen krisialdi politiko edo gerraren bat jorratzeko, edo laguntza militar edo fiskalaren bat emateko. Parlamentuek ez bezala, Estatu Nagusiek ez zeukaten inolako gaitasunik legeen edo justiziaren arloan, eta ez dira biak nahastu behar.
 
[[Frantziako Filipe IV.a]]k sortu zituen [[1302]]an, bere erabakiek legitimazio handiagoa izan zezaten, [[Aita Santua]]k emandako ''[[Ausculta fili]]'' izeneko [[bulda]]ren aurka. Hastapenean, apaizteria, noblezia eta hiri onen ordezkariak biltzen zituzten, eta, [[1484]]ra arte, [[Oïl hizkuntzak|oïl hizkuntzako]] eta [[okzitaniera|oc hizkuntzako]] lurraldeek Estatu Nagusi desberdinak zituzten. Frantzian [[1789]]ra arte segi zuten biltzen. Azkenak, [[Frantziako Louis XVI.a|Louis XVI.ak]] deitu zituen Estatuaren zorra kitatzeko, baina [[ekainaren 27]]ko [[Pilotalekuko Zina]]ren ostean, Biltzar Nazionalak ordezkatu zituen Estatu Nagusiak.