Von Neumannen arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
== Von Neumannen arkitektura terminoaren sorrera==
'' Von Neumannen arkitektura'' terminoa txosten batean oinarrituta sortu zuten, zehazki Von Neumannek berak idatzitako '' First Draft of a Report on the [[EDVAC| EDVAC]]'' (EDVAC konputagailuari buruzko txostenaren lehen zirriborroa) ([[1945| 1945]]) izeneko txostenean, non memorian metatutako programaren kontzeptua proposatzen zuen. Dokumentu hori landu zuten [[ENIAC| ENIAC]] [[konputagailu |konputagailuaren]] ondorengoa izango zenaren eraikuntzari begira, eta haren edukia [[John Presper Eckert| John Presper Eckertek]], [[John William Mauchly| John William Mauchlyk]],[[Arthur Burks| Arthur Burksek]] eta beste batzuek garatu zuten zenbait hilabetez, John Von Neumannek txostenaren zirriborroa idatzi baino lehen. Horregatik, beste teknologo batzuek ([[ David A. Patterson]] eta [[ John L. Hennessyk]]) '''Eckert-Mauchly arkitektura''' terminoaz ordezkatzea sustatzen dute.<ref name="patterson-hennessy"> David A. Patterson eta John L. Hennessy, Computer Organization and Design. The hardware/software Interface. 4th edition. The Morgan Kaufmann Series in Computer Architecture and Design. 2008.
 
== Metatutako programaren kontzeptuaren garapena==
34. lerroa:
Von Neumann Manhattan Proiektuan ari zen lanean, [[Los Alamos National Laboratory|Los Alamos National Laboratory-n]], eta proiektu horrek kalkulu kopuru oso handiak eskatzen zituen. Horrek [[ENIAC| ENIAC]] proiektura bideratu zuen, 1944ko udan. Han, programa metatuak izango zituen EDVAC ordenagailu berriaren diseinuaren inguruan egindako eztabaidetan murgildu zen. Taldekide gisa, boluntario eskaini zuen bere burua ordenagailuaren deskribapen bat idazteko. '' Von Neumannen arkitektura'' terminoa txosten batean oinarrituta sortu zuten, zehazki Von Neumannek berak idatzitako '' First Draft of a Report on the [[EDVAC| EDVAC]]'' (EDVAC konputagailuari buruzko txostenaren lehen zirriborroa) izeneko txostenean, 1945eko ekainaren 30eko datarekin, non Eckerten eta Mauchlyren ideiak biltzen zituen. Txostena bukatu gabe zegoen haren lagun [[Herman Goldstine| Herman Goldstinek]] beste batzuei helarazi zienean, von Neumannen izena bakarrik ageri zela, eta horrekin Eckert eta Mauchly atsekabetu ziren. Artikulua von Neumannen lankide askok eta askok irakurri zuten, Amerikan eta Europan, eta ordenagailu berrien diseinuan eragin nabaria izan zuen.
 
Ondoren, Turingek xehetasunez beteriko txosten tekniko bat idatzi zuen: “Proposed Electronic Calculator" (Proposatutako kalkulagailu elektronikoa), non Konputazio Motore Automatikoa delakoa (Automatic Computing Engine, ACE) proposatzen zuen. Txosten hori aurkeztu zuen Fisikako Laborategi nazional britanikoan, 1946ko otsailaren 19an.[[1946|1946]] Nahiz eta Turingek jakin bazekien, gerra garaian Bletchley Parkean izandako esperientziagatik, haren proposamena egingarria zela, [[Colossus Colossus]]ordenagailuei buruz hamarkada luzez mantendutako sekretismoak eragotzi zion horren berri ematea. ACE diseinuaren hainbat inplementazio arrakastatsu gauzatu zituzten.
 
Bien lanek, von Neumannenak eta Turingenak, metatutako programadun ordenagailuak deskribatzen zituzten, baina von Neumannena lehenago agertu zenez gero, haren eragina handiagoa izan zen, eta horrexegatik lan horretan zirriborratutako konputagailuen arkitekturari "Von Neumannen arkitektura" izena jarri zioten.
40. lerroa:
1945an, Filadelfiako Moore ingeniaritza eskolan lanean ari zela, non ENIAC eraiki zuten, von Neumann irakasleak, haren lankideen talde baten izenean, beste txosten eman zuen argitara, ordenagailu digitalen diseinu logikoari buruz. Txostenak xehetasunez beteriko proposamena zeukan, harrezkero EDVAC izenaz ezagutzen dugun makinaren diseinuarentzat (Electronic Discrete Variable Automatic Computer, aldagai diskretudun konputagailu elektroniko automatikoa). Makina hau berriki izan da Amerikan osatua, baina Von Neummanen txostenak EDSAC delakoaren eraikuntza inspiratu zuen (Electronic Delay-Storage Automatic Calculator, Atzerapenezko biltegidun kalkulagailu elektroniko automatikoa), Cambridgen.
 
1947an, Burksek, Goldstinek eta Von Neumannek beste makina mota baten diseinua deskribatzen duen txosten bat argitaratu zuten (une honetan, makina paralelo bat). Makina berria oso azkarra izango zen, segundo batean 20000 eragiketa egiteko gai izango baitzen. Seinalatu zuten arazo ekina horrelako makinaren eraikuntzan memoria bat egokituaren garapenean zegoela, izan ziren bat-batean sartzen errazak eduki guztiak, eta hasieran tutu berezi baten erabilera iradoki zen - Selectron deitua - Princeton De La Rcaren laborategiek asmatu zuten.
 
== Referencias ==